Garo-batzearen garrantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-174-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko urriaren 04a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: BER-174/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Sasoi honetan, gaztaiñiaz aparte, gero garua be…?
- Garua bai, garua. Ta artian igitaixakin ebaten zan garua, e! Igetaixa. Jakingo dozu zer dan, ezta?
- Bai, bai, bai.
. Ta “raka-raka-raka” danian. Ta gero etxera ekarri bihar garua. Garua gauza inportantia zan!
- Bai, sasoi baten bai, ez? Eta hemen garo-sail haundixak zekazuezen edo… hemen inguruan?
- Bai, bai, bai. Garo-saillak eren mendi-gaiñetan onak, e! Ta terrenuak asko balio eben orduan. Asko balio eben. Gaur, gaur gehixao, ezta, pezetetan, diru gehixao, baiña orduan euken balore bat basuak. Oin ez dauka. Gaur-gaur, piñudixa bota ezkero, batek piñudi haundi bat, ba, erdixa inguru han geratzen da ha, ez dau [sartzerik] be nahi. Oingo gaztiak-eta ez dabe nahi hori.
- Lan asko eta…
- Ha etorten da… Bai, lan asko dauka, ta gero hogeta hamar urtera artian… Lehen, ba, diru pixkat hartzen zan apeiakin, papelerarako ta, baiña oin ez da hartzen dirurik be. Ta derrior kendu ein bihar dozu.
- Hogeta hamar urte urte asko dia…
- Bai, hogeta hamar urte lehelengotik, ta berrogei hobe.
- Eta garua batzera zelan juaten ziñazien edo?
- Garua ebatera astixa euan denpora danian, beti.
- Ze izaten zan, inportantia gero ganauari azpixak eitteko edo?
- Bai, ta azpixak eitteko bakarrik ez zan inportantia, zan satsa biher izeten zan solotarako. E? Soluai bota ein bihar jakon! Orduan ez euan abonuik. Ta ha botatzen zan soluai gaiñian, “ra-ra-ra-ra”, zabaldu eitten zan gero. Gero satsa [ganauei] etara kanpora. Ha, fermentau eitten eban harek gero pillan; xehe-xehe eitten zan, gaiñera, txiki… apurtu. Gero soluan zabaldu gaiñian, abonua moduan, bardin.
- Orduan, abono moduan satsa erabiltzen zan?
- Bai, bai. Inportantzia haundiña abonutarako eukan harek, soluai botatzeko gaiñian. Oin, oin [gaiñera] ez jako soluai [botatzen]. Orduan danak, solo danak, bal-baltz geratzen zian botata. Dana, e! “rrrrrrrr”, ta, klaro, hori da negurako ta udarako ta, ba, noberak erropia jaztia moduan soluandako. Bai, abonua da; garua abonua zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!