Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren egitura mende hasieran

Baserriaren egitura mende hasieran <p>Beheko pisuan zaltegia. Sukaldea, askoz handiagoa. Sukaldean egiten zen bizimodu guztia. Arotzerian; goruetan (oraindik makinak dituzte). Ataia. Goiko pisuan, ganbara, laboreak gordetzeko; kutxak (kutxetan egoten zen gordeta arropa). Hirugarren pisuan, artoa sikatzeko ganbara. Zelan egiten zen lo: guztiak gela bakar batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beheko pisuan zaltegia. Sukaldea, askoz handiagoa. Sukaldean egiten zen bizimodu guztia. Arotzerian; goruetan (oraindik makinak dituzte). Ataia. Goiko pisuan, ganbara, laboreak gordetzeko; kutxak (kutxetan egoten zen gordeta arropa). Hirugarren pisuan, artoa sikatzeko ganbara. Zelan egiten zen lo: guztiak gela bakar batean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta behekaldian ze egoten zan?
- Zaltaixa. Ganauak honaxe zeren. Trezebia guk esaten gontsan, hola, aurrera zabaltzekua ta ganuen askia. Alde horretatik han dao ondio askia; alde hontatik tabikia ein ta itxitta dao. Ganauak sukaldera begira zeren. Hiru aska edo zien hor.
- Zuk hori ezautu dozu, baiña?
- Bai, haura neuk ezautu neban. Sukaldia, hau, tabike hori ein zanian, horko ganauei ein jakuen kendu, bestekaldera begira ipini eta han bentanatxo bat ipini trezebia zan lekura. Gero kendu zan haura be eta berriz reformia zeoze, beti zeoze eitten. Ta holaxe.
- Eta sukaldia?
- Etxian, behian, hamen, sukaldia ya bizimodu dana eittekua. Hamen eitten zan arotzerixan; andrak eskutako lana, ba, goruetan laniakin galtzak [...] edo. Ondio hor dare makinia ta gauzak. Ta horrek eitten zien. Eitten ei zien. Nik be gehixao ezautu neban [...] baiño, baiña aitta ta ama be ikusten nittuan. Ta neguan, ba, arotzerixan ein ta hurrenguan egurrak be haundi samarrak ekarri hona, beheko sua. Gero, hor erdittik kendu zan, ba, horra; hortik tximinixia ein jakon. Bai. Gure aittak, beran denboran, [...], ba, oin dala larogeta hamar bat urte edo hola --[gehitxuao be igual izango dia], ta-- berak igeltseron bati edo erain zotsan tximinixia. Eta sukaldiak erdittik tabike hori ein txikixao eitteko. Bueno! Bestela saloi haundi haura ta zela berotu ta...? Neguan, ba, hotzak edozein modutan be.
- Orduan, sukaldia, zaltaixa ta...
- Behian zien sukaldia ta zaltaixa. Ta hori aurrekaldera arkuakin daonori ataixa esaten jako. Horretxek zien etxiak zittuanak. Gero ein jakon handikalderakua. Ba, hori ein jakon "en el año cincuenta y tres" edo. Hori gero einddakua da. Baiña bestela hauxe zan.
- Ta habitaziñuak eta...?
- Goixan zien hamen parian zan ganbaria. Ganbara bat zera eukitzeko: garixa, gauza zerak, laboria. Ta gero, ba, beste kutxan bat edo bi. Kutxan egoten zien erropak be! Ba, kutxa... txikixauak batzuk, bestiak haundixauak, erropa-kutxia. Erropa-armaixuak gero zian, baiña aurretik kutxak zian. Ta gero, hirugarren plantan, artua-ta sikatzeko ganbaria. Ta gero tetxua. Alturia bazeukan. Hiru planta zeuzkan, baiña txikixa, metro kuadraua txikixa.
- Eta logelak edo...
- Logelak, ba, gero, hori lehen esan doten hori aurrekoori, anpliaziño hori ein zebenian, logelak ein zittuen. Behian ataixa, hori arkope hori, eta goixan logelak. Eta gorauan ganbaria artua-ta sikatzeko. Aurretik haura, han, pareta zurittutako hauraxe ei zan logelia. Haura, ba, haura kendu zala izango dia, ba... Gure aittak esaten zeban ezautu ein zebala, baiña usau sekula be ez aurretik. Ordurako hori eindda zeuan, ba, aurrerako anpliaziño hori, ta kuartuak, habitaziñuak.
- Ta, orduan, ze eitten zeben danak batera lo?
- Bai, gero haura... Bai, aurretik batera. Bai. Batera. Bueno, batzuk hara ta bestiak horra ta... Ta agero, hori anpliaziñua ein zanian, ba, hiru kuarto uste dot ezautu nittuala: gurasuen kuartua, neskena eta gero "sala haundixa" esaten gontsan, erdixan. Ba, han mutikuak eta aittaitta. Hantxe egoten giñan. Holaxe zien orduko kontuak. Zenbat aldakuntza egon dan!
- Hori, ba! Hortik hasitta, ezta?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia