Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako pasadizoa

Antzinako pasadizoa Anekdota bat kontatzen du (don Eladio).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-138-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anekdota bat kontatzen du (don Eladio).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Palaziuan bizi zana zan don Eladio Urdangarin. Eta zerian, etxe txikikuan bizi zan beste bat Eladio izena, apelidua [Pildain] zeukan, baiña don Eladio Urdangarin. Baiña oso lagunak zian. Bata basarrikua zan. Harek artua ta soruan-ta lana eitten zeban, ta bestiak haintxe [...]. [Bearek] seme bat bazeukan Leon izena zeukana eta nahi zeban libratzia haura soldaduskatik. Afrikan ta hor [...] eta moruak eta [...] libratzia nahi zeban. Ta han, beheko fabrika baten egitten zeban Eladiok, --Eladio pobria zan; ba, pobria, basarrikua-- ta fabrikan bere anaixa zeguan ta eske zertu zeban, nahi izan zeban Don Eladiogana fatia. Baten bati preguntau zotsan nundik nora, nundik juan leiken. Ta, nundik? Ba, Zumarragara juan ta sartu, hartu trena ta Madridera. Madridera. Fan ta fan ta fan ta fan. Ta Madridera heldu zanian be, han be batenbat ezauna ikusi zebanian: "Hamen nun egongo dok Eladio?" "Eladio? Joño, ba..." Hamendik juan zan [esango zotsan] nola eguan "fiscal supremo" Madriden eta hara juan zanian, jun zan bihar zan lekura, batak eta bestiak bialduta, eta esan zotsan atian zeguan...: "¿Qué quiere usted?" ta "Yo quiero a Eladio", berak esan zotsan. "Bueno, hau zoron bat dok" , ta [...] bialdu ta ez zan faten ta hantxe berriz. "Ahí está un señor que dice que quiere a Eladio. Y no dice otra cosa. Eladio. Parece un perturbado". Bestia, hola, pentsatzen jarri [...]. [...] ta juan zan atera ta [ ikusi zeban] Eladio ezkerra. Ta heldu ta hango zera. Jantzitta be basarrittar moduan jantzitta be ta... Pasau zan orduan, "Ze pasatzen dok? Batenbat hil dok ala, hi neregana etortzeko?" , esan zotsan, ta "Ez. [Leon...] juan bihar jok Afrikara ta hauraxe nahi juat..." Beran semia. Seme bakarra zeukan, ta hauraxe nahi zebala libratzia. Eta libratzera allegau zan, gaiñera! Bai, libratzera allegau zan. Baiña gero, ikusi zebanian haura Madridera fanda, sekulako juergia egin zeben bata bestiakin. Jo-ta batera ta bestera. "Honek be ikusi bihar jittuagu" ta bailarinak be ikustera ta bestiak ikustera ta, "horrek be ikusi bihar jittuagu" ta...
- Ondo pasau zeban Madrilen, ez?
- Ondo pasu zeban.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia