Bergara (Gipuzkoa)

Ardiak eta bildotsak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ardi eta bildotsen inguruko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ardixak, holan, egun normal baten, ze lan emoten dabe? Jaiki ta...
- Ba, goizian guk esnia kentzen dan lekuan, jaiki ta jaztera juan bihar dozu. Jatxi. Ta bildotsak daren lekuan lana... [hola... egun edarra eitteko ta...] "de categoría". Han jaiotzen badia egun baten hamar bildots, hurrengo egunian beste hamar ta hurrengo egunian beste hogei ta egoten badia dozena erdi ardi maitte ez dabenak, ta beste dozena erdi bikixak ein dittuenak... Akabo! Lana [...] Juaten zara kortara ta [... pentsau be ez!]
- Gutxi...
- Bai, [idearik be ez!] Ardi batzuk, ba, ondo kaso eitten dotse bildotseri ta jaio ta "ri, ra, ra" mantentzen... baiña beste batzuk...
- Kaso ez dotsenak eitten?
- Bai. Harek noberak [...] dittu. Harek amiak kasorik eitten ez badotse... Ha bildotsa zuk gorde ein bihar dotsazu ta beti zeure [ondorian etorriko...]
- Ta horri zelan esaten jako, maitte-eza?
- Maitte ez dakona, maitte ez jakona, maitte ez dabena... Maitte ez dabena. Ez dabe maitte, klaro.
- Ta gero beste ardi bati emun bihar...
- Ez, berana emon bihar dotsazu. Ta akaso egun bi, hiru, lauan, ba, maitte izeten dau, batzuk. Beste batzuk sekula be ez. Ta ha bildotsa etorten da beti zureana e! Ha zu kortara sartzen zaran momentuan, "da!" Zuk... zure eskua hartu ta zuk emon bihar dotsazu hari, bestela harek... Ha ez doia amiaana, ez dauka amarik eta.
- Baiña gero azkenian ardi batekin...
- Azkenian? Bai, zuk e... batzuk, ba, beti egunero-egunero, harik eta saldu artien guztian emon ein bihar dotsazu esnia. Lehelengo ardi batena, gero beste batzuk, bildotsak salduta badare, beste batena, ta biñak eraten badittu, biñak igual! Azkenerako suertia eukitzen dau. Baiña lehelengotik eskasa geratzen da e! Ya horrek ya maitte ez dabenok beti dia eskasauak.
- Ta holakuak asko suertatzen dia?
- Ba, banaka-banaka bastante jaiotzen dia. Horrek lan asko emoten dabe pastoriari. Hori kortan [sartu...] ehun ardikin edo berrehunekin... Honbre, han, ordubeteko lana ta ordu ta erdikua...
- Ta gero? Zelaira edo mendira bota ardixak hazittakuan?
- Ez! Neguan barruan euki bihar dabe! Goizian be atzera berriro bildotsak eskortan sartu, kortan, eren tegixan. Kortan bildotsendako tegi bat eitten da, ardixak [larreetan...], illuntzixan ekarri ta jarein eitten jakue esnia erateko. Gabaz erekin laga, amiekin.
- Bildots-tokixan sartu...
- Bildots-tokixan, bai. Bildots-tokira... lana emoten dau e, sartziak, han be. Han sartu bihar dozu ehun bildots bildots-tegira. Urten aguro eitten dabe atia zabaldutakuan, "rraa!" Gosiak egoten dialako, baiña bestela, sartzeko, "ra! ra! ra!", harek lana eukitzen dabe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia