Bergara (Gipuzkoa)

Gaixotasun batzuen sendabideak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Kukurruku eztula sendatzeko, barraskiloak onak zirela esaten omen zen.

Transkripzioa

- Karakolen zera bai entzun… Kukurruko eztulakin ta karakolen mokua zana ona ta… Bueno, geuk ez…
- Bai, jarabia, jarabia etara karakolen zerakin.
- Haura geuk ez giñuan [zertu].
- Gu egon giñan sei anai-arreba batera kukurruko eztulakin. Ta anai gaztena Antzuolan bizi danak hiru hillebete [zeuzken], ezta? Ta bueno! Haura ez dakit zela salbau be in zan, e? Gu be… bueno, [haundixak] ez, baiña haura eztulka hasten zanien, e, ohian baldin baeuan, bueno! Jo-ta jaso eitten giñuen, e! [Ze] sarrittan, bueno! Bueltau eziña, e! Ta orduan, artian bakunau barik egongo giñen gu. Orduen bakunaik be ez zan horren kontra… Oin, ba, bai, baiña… Sei batera, e!
- Gu egon giñan lau batera […kin], lau: bi lehengusu eta gu beste bi.
- Hori, zera… elgorrixa?
- Bai.
- Baiña kukurruko eztula txarraua da. Zuek, ba, elgorrixa hori bero-berotan konserbau eta hori. Baiña kukurruko eztula, ba, eztula da, ta bueltau ezindako eztula. Ta estu gure […].
- Hola hil be itten zian kukurruko eztulakin…
- Bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia