Berastegi (Gipuzkoa)

Besteei laguntzen pozik

Besteei laguntzen pozik <p>Ez du inoiz izan ezkontzeko gogorik. Lan ugari egin izan du besteentzat. Anaia apaizari eta baserriko anaiari lagundu izan die bere bizi guztian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-024-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez du inoiz izan ezkontzeko gogorik. Lan ugari egin izan du besteentzat. Anaia apaizari eta baserriko anaiari lagundu izan die bere bizi guztian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nobiorik ba al zenduken?
-Ez, sekula ez nun izan nobioiken. Pretendientek bai. "Así!". Baiño ez nun bokazioik ezkontzeko. Ez nun.
-Pobrek zielako edo?
-Ez. Ni're probrea nitzen.
-Aberatsa etorri bazen igual...
-Ez, ez. Ez nun bokazioik nik ezkontzeko. Ez nun. Jainkoan izenen, iñor etortzen zana praille, monja, debalde eman jaten eta hantxe, lanen. Bai. Ni bizikera huaxe izan zat. Debalde eman. Monjak eta fraillek eta esken zebiltzenai debalde jaten eman.
-Eta gero gabe'e ez zan ordun kotxeik eta denak honen etxea.
-Nee etxea denak lo eitteko.
-Ostatue.
-Eta debalde denai ematen nien. Lana pranko eginda det besteentzako, e. Pozik nao baiño esan nahi nuke lana ere bai.
-Eta ez zendun pentsau monja sartzea?
-Ez. Anaia apaiza zan eta anaia apaizai laguntzea bidezkoa billatu nun, zergatiken haik'e kanpoko emakume bat hartu behar zuen eta apaiza batentzako arreba bezelakoik ez da. "Las cosas como son". Eta anaia apaizakin, hue bizi zan arte. Eta geo hue ejerziziotaa edo juaten zanen, ordun baserria juaten nitzen laguntzea, lanen laguntzea. Baserrin anaia bakarra, ona gendun anaia baserrikoa're, hari laguntzea. Hola bizittu gea, batak besteai lagunduz. Eta hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia