Bergara (Gipuzkoa)

Baserrian jatekoa ez zen falta izaten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-061-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goserik ez zuten pasatu. Goizean, berakatz-salda eta gero esnea arto edo ogiarekin. Eguerdian, baba-lapikoa. Lurrezko katiluan salda eta plater handi batean babak. Zurezko koilarak. Sagar-erreak; gazura. Garbantzu lapikoa jaietan izaten zen. Nagusitan jaten zen postrea, arroz-esnea. Merienda orduan, gaztaia jaten zuten. Txokolatea kikaretan hartzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk goserik ez, baiña esango dotsut nik ze jatordu. Kafia, hola, bazkaixan gaiñian hartzen, korriente jaixan be, nik hamar bat urtekin hasi. Aurretik ez, e! Oin, amandriak-eta hartzen baeben ez baeben, guretako ez, gu gaztiak giñan. Goizian saldia. Goizian, [hola], ohetik jaikitta, ba, iñok hartzen baeban, nik ez dakit amandre zaharrak-eta ze eitten eben, jaiki be berandutxuao eitten zien harek eta, baiña kriau edo hortaikuak ogixa. Ogi zatitxo bana edo armozotara aurrien. Ta, ba, saldia, berakatz saldia lehelengo. Ta gero esnia; edo artuakin edo ogixakin, esnia. Eguardixan baba lapikua. Gaiñera lehelengo gurien usatzen zan, kuadrilla haundixa be bai, ni gaztia nitzanien gurian pare bat mirabe be bai ta bederatzi bat lagun, zortzi-bederatzi bat lagun beti. Ta katillu lurrezkuak, haundixak izeten zien, lehelengo danak saldia. Ta gero plater haundi batian etarata babia.
- Danok bertatik.
- Erdittik, e! Ta zurezko koillarak! Erdittik! Ta gero urdai zatitxo bana edo, berriz platerian ta bakutxak bana edo, haura be bakutxak tiretu ta erdittik. Ta sagar denporan sagar erriek. Sagar denporia ez zanien, ba... Oin, ba, beti gurian zela egoten zan, ardixak egoten zien, ba, gazuria egosten zan goizien gaztaia eindda ta hauraxe mamiña nahi ebanak katillutan. Nahi baeben [gorrixa], nahi baeben [harek] nahastuta... hauraxe gaiñian. Baiña kaferik ezta jaixan be ez! Nik hamar bat urte, jaixan hasi giñan lehelengo. Ta garbanzu lapikua, jaixan bai, e! Baiña jaixan hori, e! Garbanzu lapikua. Gero gaiñian kafia orduaintxe. Ta postria, berriz, izeten zan, haundixa zanien hori, arrozkoletxe. Beste gauzarik ez e! Ta meriendia gaztaia ta ogixa. Ta gero [hurrengo...] ni gaztetxua nitzenien, gurien amandria zalia zan bera be ta txokolatia eitten ebanien, guri, neri, tazan txokolatia. Baiña kikaretan, e! Ez tazetan, e! Gurien oinddio badare muestrarako lain. Kikaretan e! Holakotxe kikaratxuak. Hiru zopa.
- Gustua hartzeko lain be ez!
- Bai. Kitto!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia