Bergara (Gipuzkoa)

Abarkagintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abarkak josteko prozesua eta tresna batzuen izenak. "Soskixa".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guri [Karlosek] jardun zeskun esaten kubiertekin be eitten ziala sasoi baten...
- Abarkak bai. Kubiertak ebaitten zittuen ta atzia zatarra eukitzen eban, ezta? Atzien ebaittako zera, ta aurrie be bastante... zakarrak zien baiña ondo ibiltten zan. Lehelengo haretxek urten eben. Gero beste abarka honek zerok, polittauak, gomazkuak, urten eben. Gero harek kaskau ein zien, harek zatarrauak zien ta.
- Ta umetan ze, oinutsik etxian?
- Ez! Abarkekin ibiltten giñan.
- Danak gomazkuak?
- Ez, ez, ez. Guk dana narruzkua.
- Narrua...
- Bai.
- Ta narrua nundik jiratzen ziñuen?
- Ganauana. Ganauana edo txahalana, ganauana ekarten eben. Ta beratzen ipintzen zittun gure aittak ta berak josten zittuen abarkak. Ta erosi be bai. Abarkak saltzen egoten zien. Oin umienak egoten dien moduen, baiña beste klase baten. Ta horrek gorrixak dien moduen, ba, harek zurixak, narru... narruzkuak. Haretxekin ibiltten giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia