Baserriko tresna zaharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:00:34
- Erref: BER-058/051
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea
Transkripzioa
- Gero abarkak josteko be izeten zan. Abarkak nik neuk be josiko nittuke geiñera! Gure aittak josten zittuen. E? Ebaitzen dia abarkak ta muturra josten jakuen. Pusketia kendu eta irabaliakin josi. Ta gero egoten zan erremintta txiki bat [ahua] dana. Ta lehen goguan neban ta oin ahaztuta daukat zela esaten otsan hari. Holako mangu txiki bat eukitzen eban ta ahua, ta porejenplo, abarkiari sartu bihar jakon zozkixa, zozkixa esaten jakon, han eitten eban harek jo maillukiakin ta zulua. Ta hemen be beste zulo bat, hemen be beste bat, hemen be beste bat, abarkian buelta guztia. Ta gero sartzen zan handik haura.
- Ilobalia...
- Ilobalia ez! Zozkixa! Izeten zan narruzkua; narruzko estu-estua. Bai. Harekin formatzen zan ha, zera, abarkie.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!