Bergara (Gipuzkoa)

"Errekonduan errota" trikiti-koplak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-037-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Errekonduan errota" esanez hasten diren trikiti-kopla ederrak abesten ditu Bixenta Larrañagak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Errekonduan errota...
- Kantau ala esan bakarrik?
- Ez, kantau, kantau... Bai.

haren gaiñian harria
harri gaiñian txoria
neskatxa mutil zale mutil...
neskatxa mutil zale engainagarria
matrailatxo gorria
krabeliñatxua bezelakua.

Larrosatxuak bost orri
krabeliñiak hamabi
andre ederra nahi dabenak
errondan ibili sarri.
Andre ederra nahi dabenak
errondan ibili sarri.

Ederregia zera zu
soluan biharrerako,
hartizu kaballerua
kalian pasiorako.

Ama neuriak ezkontzeko
nere moduko batekin
nere moduko batekin
dotia emango didala
oillo-lokia bost txitekin.
Ama neuriak ezkontzeko
nere moduko batekin
dotia emango didala
oillo-lokia bost txitekin.

Begira nago, begira,
goiko kamino berrira.
Noiz etorriko ete da noiz
nere maitia herrira?
Begira nago, begira,
goiko kamino berrira
noiz etorriko ete da noiz
nere maitia herrira?

Ene maitia zer dezu?
Kolore txarra daukazu.
Kolore txarra daukazu.
Koloria mudatzeko
metal-ura edan bihar dezu.

Begira nago, begira,
goiko kamino berrira.
Noiz etorriko ete da noiz
nere maitia herrira?

Tristerik nago tristerik,
tristerik eta bakarrik,
nobiua daukat gaixorik.
Oillo bat hil detsat baiña
ez duela mejoriarik.
Tristerik eta bakarrik.
Adiskide txarrakin baiño
hobe da bizi bakarrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia