Itza (Nafarroa)

Irurtzungo feria; aitak erakutsi bertsoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Irurtzungo ferian gertatukoak kontatzen dituen bertso-sorta ederra abesten du. Aitari ikasi omen zizkion.

Transkripzioa

1) Milla zortzitan eun ta
Laurote oitezortzi
Munduko asuntuak
Aurten deramazki
Majiñe bat e parra
Azkar egin dute
Asto txiki poli bat
Dela mediante.

2) Irurtzunen ferie
Zen egun orreki
Gu ere juan giñen
Ganadoareki
Utsik baño y obe du
Beti zerbaitekin
Denak gertatzen dire
Nekazarieki.

3) Patrizio deitzen tzaion
Kinkilleru ori
Apartetik oyuke
Joateko neri
Alkar salutatutzen
Ala giñen ari
Astua aldamanian
Zauken pregonari.

4) Numeruak zauzkien
Eskuen saltzeko
Astu oi artsaldian
Irrifetutzeko
Porfietu zitzaiden
Nik ere artzeko
Astu ori lenbailen
Enpleatutzeko.

5) Inazio deitu nuen
Bela neregana
Artuko ote geñuen
Biek erdi bena
Ez zela garesti
Biek xueldo bana
Arrixka la fortuna
Suertiaz berama.

6) Numeruak nerönek
Eslejituriken
Bi xueldo pagatute
Sartu nuen patriken
Nongua ta nor nitzen
Liste arturiken
Gero izen ez neri
Gizon moduriken.

7) Artsaldeko bi orduek
Dire bitertian
Jendia juntatu zen
Estanko batian
Numeruak sarturik
Eltze motz batian
Publiko yokatu de
Guzien aurrian.

8) Ögei t’iru lumero
Joan dire airian
Guria suertatu de
Ogeite laubian.
... ... ...
... ... ...
Pastarako abria
Pezt’erdi betian.

9) Bizente Otamendi
Erriko alkatia
Orrek tiratu zuen
Astuan suertia
Berak ere bazuen
Zerbait inportia
Arrek lana (y)eginta
Guretzat suertia.

Biño? ya, osti koitti... Gero? beis... aitei additus ¿verdad? (...) biño, ez baitu(u) kursetzen atzen du(u). Gero, gero...

10) Andre bat an asto gañen
Geñuen paratu
Onela sartu giñen
Bizenteren Bentan
An trago bana eginta
Andik abiatu
Urren da Latasaa
giñen allegatu.

11) An trago bana eanta
Andik abiatu
Mutil bat asto gañen
Giñuben paratu
Beste iru launek
Atzetik kantatu
Onela Goldaratza
Giñen allegatu.

12) Jendia juartu zenea(n)
Gure kantetara
Denak atera ziren
Atarietarea
Iñok etzuen prisarik
Guztie (o)lgetara
Gu geren astuakin
Denak tabernara.

13) Astoak jan zittuen
Maitze ta belarra
Gaixuak bazauken
Zerbaiteren biarra
Gu beris ogiekin
Denak sardintzarra
Lau trago (e)do geyego
Edo janari txarra.

14) Egun artan berian
Erostune bazen
Derrepente saltzia
Arrazue ez zen
Lemixko kinkilleru
Ori ... ... ...
(bertso batzuk
idatzi gabe utzi ditugu)

15) Laugarren eostune
Gallego Bizente
Orrekiñ egin duu
Tratua dezente
Asko sanidadera
Dirue presente
Olakuak’de zire
Askoz esijente.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia