Bergara (Gipuzkoa)

`Salamancara´ kanta, Bittori Aranburuk abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-034-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

`Salamancara´ kanta ezaguna Bittori Aranburuk abestuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gazte-gaztetan aitak eta amak
fraile ninduen nonbratu
estudixuak estudiatzen
Salamancara bialdu
Salamancara nijoalarik
bidian nuen pentsatu
estudiante tunante baiño
hobe nuela ezkondu.

Ezkondu bai ni, ni bai ezkondu
bai eta ere damutu
fraka beltzian hari zuria
sekula ez zaidan faltatu.

Fraka beltzian hari zuria
txamarra besorik gabia
horregatikan deitzen didate
arlote mixerablia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia