Bergara (Gipuzkoa)

"Errege don Felipe" kantu-jolasa, Bittori Aranburuk abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-034-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan jolasean egiteko kanta abesten du Bittori Aranburuk. Korroan, bi umek eskuak altxatu eta besteak arku horien azpitik pasatzean kantatzen zen abestia. "Errege don Felipe zaldunak gerade, honetxek gaztetxuok zer gura ete dabe; bidia zabal-zabal gura ete dabe, aurreko abisuak atzekoak betoze, ze, ze..."

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ba, gu, umiak giñanian, ibiltzen giñan kantuan, korruan jarri, eta, ba, korruan, `Errege don Felipe´ kantatzen. Ta gero pasatzen, pasatzen. Ta bi... arkua moduan eitten giñuan, bi jarritta, ta gero danak handik azpitttik pasatzen zian. Bueltaka-bueltaka ibiltzen giñan.
- Ibili bittartian kanta hori kantau, ezta?
- Hori kantatzen. Ta bi, ba, hoixe, arkua formau ta eskuak jasota. Ta han azpittik pasatzen zian, bueltaka. Ta kantatzen giñuan:

Errege don Felipe, zaldunak gerade,
honetxek gaztetxuok zer gura ete dabe;
bidia zabal-zabal gura ete dabe,
aurreko abisuak atzekoak betoze, ze, ze.

- A! Ze politta! Ze politta, bai. Eta zenbat urtekin kantatzen zenduten hori?
- Hori, ba, guk... zazpi, zortzi, bederatzi inguru urtekin, ba, eskolan gebizenian, umiak giñanian. Errekreuan. Eskolatik urtetzen giñuanian ta errekreuan. Ba, umiok kantuan.
- Eta nola ikasi zenduten hori, maistriak erakutsitta ala bestela? Akordatzen zara?
- Hori ez naiz akordatzen, maistriak o etxian edo haundixauei, aizta haundixauei edo zaharrauei,... haundixauei ikesitta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia