Bergara (Gipuzkoa)

Gauez fronte batetik bestera berbetan eta bertsotan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gauez fronte batetik bestera mezuak bidaltzen zizkioten elkarri bozgorailutik. Bertsotan ere egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gabaz-eta esaten dabe frente batetik bestera…
- Altabozakin. Makiña bat bider egon giñuztan bentanatik entzuten, alkarri arengak altabozetik zertzen.
- Zelakuak?
- "Pasáos a nuestra filas, no os haremos nada", ez dakit zer, "Os vais a…". Behintzet bakoitzak beria ona. Eta gorantziak emuten bata bestiai parientienak-eta, gorantziak emuten eta be bai. Akordatzen naiz, Raizabalenian jeuan kriada bat Zoila izena dabena, eta: "Conoces a Zoila?", y "Sí!", "Pues es mi novia y dale recuerdos!", "Pues ahora ez mi novia!". Holakuak eta.
- Ze aldetan hori?
- Garbe aldetik Munabe aldera edo, San Juan aldera edo, horra.
- Garben gorrixak eta Munabe aldian nazionalak zeren?
- Bai, Munabe aldian nazionalak eta Garbe aldian zera... Munaben, San Juango Plazan. Gero, Atxabaletako etxostian, han Elgeta aldera. Gero, Amatiñoko etxazpixan. Gero, Narbaizagoikua baiño gorao.
- Eta bertsotan be eitten zebela entzunda nago.
- Bai, bai. Eundoko zerak eukitzen jittuen gabian. Eske hainbeste denporan…
- Zuk entzun ziñuan sekula bertsotan?
- Ba, ez nok ni akordatzen, baiña gauza asko esaten zebela gabian altabozetatik, bai.
- Eta alkarri ondo entzuten jako?
- Bai, primeran gabian. Makiña bat bidar etxosteko bentanara joan, eta han jarri, eta hotzak hartzen egon giñuztan entzuten.
- Gabaz?
- Bai, gabaz.
- Eta bestela billurrik-eta gabaz zeuek hara eta hona ibiltzeko?
- Ez, ibilli biharrik be ez giñuan eukitzen ezta gabaz.
- Etxe inguruan?
- Etxe inguruan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia