Bergara (Gipuzkoa)

Bertako neskekin ezkondutako militarrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldaduak suministroa lapurtzen; soldadua laztanak ematen; bertako neskekin ezkondutako militarrak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soldauak pasatzen zittuan zerakin, suministrua. Egun birik bat jasotzen zeben hor "Artillería de Montañako" horrek, muluendako lastua eta jana personendakua, eta brigadia eruaten zeben erekin zaintzeko, baiña beti… etxe aurretik eta etxostetik, bixetatik bidia gurian leku batera joateko, eta brigadia etxostetik baldin bazoian, etxe aurrian lapurretan eitten jotsen, olixua edo okelia edo zera, eta etxostetik eruaten bazan, zera… Bai. Bat bajeuan Riestra-edo, asturiano bat; harek parian harrapatzen zittuenei laztana emuten jotsen, itxuria.
- Neskei?
- Neskei, bai. Baten, hor kuartel aldian baten bati emun jotsan, eta Hondartzan be kriadia atera urten, eta hari be laztana emun eta aurrera!
- Eta bestela hola sustoik soldauak neskei-eta?
- Ez, ez jakuan tokau, bastante errespetoko jentia, errespeto haundiko jentia tokau jakuan.
- Geldittu zan iñor hemen ezkonduta-edo?
- Bai, bai. Munabeko Ixabel. Taberna Berrixan Pedro Joxen arrebia, Ixabel. Orduan einddako amistadiakin ezkondu zuan. Gaixorik be egon zuan, itxuria gizonen zerakin, baiña berana izengo zuan. Gero behintzet Naparruara berakin ezkondu zuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia