Bergara (Gipuzkoa)

Artizera milizianoak etxeko nagusiaren bila

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Behin milizianoak etorri zitzaizkien etxera aitaren bila, dirua "estanpillatzen" zuela eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen bertako (Artizko) historixak be kontatzen zittuen. Milizianuak etorri billa eta atzeko zeretik ihes eiñ…
- Bai. Miliziano kuadrilla bat etorri eta gertatzeko. Zera, dirua estanpillau ein bihar izeten zan orduan, nazionalen aldian zertzia nahi bazan, dirua estanpillau. Eta hortan izen ei zan gure aitta Bergan. Eta jenerua be ba Bergatik ekarri bihar-eta. Eta etorri ei zien eztakitt dozena bat, ero hemezortzi ero. Eta gertatzeko. A, dirua, estanpillautako dirua aber nun daben. Eta erakutsi ei zotsen, baiña zati bat baldo bittartera bota ei juan zerian, ataixan. Eta gertatzeko. Eta halaxe gertatzera juan zanian ba amakin soldauok sukaldian, eta goittik behera bajau zanian, hor eskillara barrenian bentania bajeuan gurian, eta amai esan ei zotsan: "Nik ihes ein bihot". "Baiña zer, gero gu zela geratzen ga ba?". "Ba ni eruaten banabe, ez nazu gehixao ikusiko" "Ba joan zaitte orduan!". Eta salto ein bentanatik eta ezkutau ei zuan zerian, eta soldauak etxoin eta etxoin. "Nun da ba haura?, nun da ba haura?" Eta akordau zienerako ia joanda. Eta gero ba soldauak be joan ein bihar. Baiña…
- Orduan eruan zeben Tio Manuel?
- Bai, bai. Tio Manuel Orduantxe eruan juen, bai. Eta Arantzetan, Arantzetan. Eta deklaraziñuak hartzen, eta anaiak nun dien, eta ordurako anaiak behera pasauta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia