Berastegi (Gipuzkoa)

Gerran soldadu

Gerran soldadu Gerra garaian, aita liberala izateagatik asko zigortu zituzten. Gerra garaian Joxe soldadu zen, eta sarjentu nola egin zen azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-006-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, aita liberala izateagatik asko zigortu zituzten. Gerra garaian Joxe soldadu zen, eta sarjentu nola egin zen azaltzen du.

Transkripzioa

-Lehen Joakin kontatzen ibili da soldaduskan sarjento izan ziñala.
-Bai.
-Nola izan zan hori?
-Ni, suerte izugarria izandu nun soldaduxkan. Esango dizut ba. Hemen gerra hasi zanen karlistek eta liberalak zien. karlistek bazien, asko. Gure aitte ta liberalak, gutxio, ta gu asko kastigatu giñuen.
-Honi ondasunek, etxe hau berea zun, eta inkautatu're egin zien. "Incautación de bienes" egin zien. Eta ondo gogoan eukitzen det, hor oin komedorea daon hortan in zittuen, eta sekretarioai atera zanen, "denak ein al dittuk?", esan zien gure aittek. "Ordenak, ordenak". "Ordenak? Liburu horrek hojak jirauko dizkik, kontu izan zak! Hojak jirauko dizkik ondo!".
-Ni soldau nintzen orduako.
-Honi seittun albistea. Jeneralak pistola emanda bialdu zun hau...
-Ez, ez dek hala.
-Nola da ba?
-Ez, ez. Asturiasen gebitzela, han kuartel jeneralen giñen. Aurrenetk hasita esango dizuet.
-Oin esan sarjento nola in hindduen eta jeneralakin nola enlaze egondu zineten eta.
-Jeneralak estimatue. Demonio! Hotzak egoten zanen, Teruelgo hotzakin sue ein ta nik hankak berotzen nizkion. Ta edozein tokitara. Azkenen Barzelonara genijoazela, Kataluña erori zen aurre hartan mendin gora arkaiztie igo behar eta ezin igo izaten zan. Eta aberekin igotzeik ez. Eta behin baten esan nion: "Mi general, si me quiere dar usted la mano, yo le llevo a usted para arriba". "Hombre providencial. Antes me calentaste los pies y ahora me vas a subir de, hacer de ascensor? Dáme, dáme, probaremos". Eta, jakiñe, nik geldi-geldi tira eitten nion eta. Zaharra ez zan, hirurogei urtekoa, baiño kaxkaldue.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia