Berastegi (Gipuzkoa)

Idazten aritu zen garaiko kontuak

Idazten aritu zen garaiko kontuak <p>Aita Zabalak Joxeren eskuizkribuak hartu, mekanografiatu eta zuzendu egiten zituen. Idatzi zuen hirugarren liburua nobela izan zen, eta erraza egin zitzaion, lehendik ere asko irakurritakoa baitzen. 80 urte zituela hasi zen idazten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-006-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Zabalak Joxeren eskuizkribuak hartu, mekanografiatu eta zuzendu egiten zituen. Idatzi zuen hirugarren liburua nobela izan zen, eta erraza egin zitzaion, lehendik ere asko irakurritakoa baitzen. 80 urte zituela hasi zen idazten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan Aita Zavalak lagundu, bueno, berak atera zittun (liburuak)?
-Nik eskribittu, ta etortzen zan eskribitzen itten nunen. Hartu ta eaman. Ta nere letratiken hark mekanografiatu itten zittun, ta gero hark letu ta okerrik bazeoan zuzendu. Hoitan danetan izango zien okerrak. Geo handik aurrea berak.
-Eta azkena nobela idatzi zendun. Erreza izan zan?
-Bai, emakumea. Lehenau nobelak jangoikoak badaki zenbat letu dittudan; eta haik ikusiz denak, lista ein izenana ta. Bai, bai, errexa. Geo baserriko lana, baserriko gauza bakarra da nobelan, ta nerea, ni bizittu naizena, modue. Ta hortik ez naiz atea. Alperrik ateatzea izango litzake, zeatik ez nuke gauzonik ingo. Proba itteko esan izandu zian Aita Zavalak baiña ez, ez, ez. Ez. Ba berrogei edo berrogeta hamar mille duro eman zizkidaten nik hoik eitteagatik eta.
-Lehenengo liburua idazten hasi ziñen...
-Lehendabizikoa alkarrekin "Gogoan kontrako...", ez, "Arbol zaarraren kimuak"
-Eta zenbat urte zuk orduan?
-Nik? Larogei urte.
-Eta nobela idatzi zendunian?
-Gero. Gero. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia