Ermua (Bizkaia)

Amama kantazalea

Amama kantazalea <p>Amama kanta zalea zen. Lo-kantak, trikitixak, bertsoak, denetik. Kantapaperak erosten zituen. Gogoan du etxerik etxe saltzen ibiltzen zen gizona . Berezko bertsolaria ei zen amama.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-023-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amama kanta zalea zen. Lo-kantak, trikitixak, bertsoak, denetik. Kantapaperak erosten zituen. Gogoan du etxerik etxe saltzen ibiltzen zen gizona . Berezko bertsolaria ei zen amama.

Transkripzioa

-Eta kantuan eta eitten eben?
-Bai. Gure ama zan kantantia, bai, bai. Ni ointxe be harek kantuak, [lehengo gauzak] zer haundixa emoten dosta.
-Zer kantatzen eban?
-Edpzer. Trikitixok eta zerok hartu ta taka-taka-taka koillaria ta. Benga, panderuan moduan jota.
-Mahigaiñian igual.
-Bai, bai. Gabonetan zerian, "benga amama!" esaten gontsan eta benga.
-Ta ume kanturik, lua hartzeko ta?
-Bai, horrek be bai.
-Eta ze kantatzen eban. Akorduan dakazu?
-[...] baiña ez dakat zerik be.
-Obabatxua edo?
-Hori da! Bai, horrek. Baiña trikitixak eta. Bersuak eta be bai. Ama-zana kantantia. Ni gogoratzen naz umia zanian etorten zan ez dakit nundik, bat kantapapelak saltzen. Ai, gure amak dirurik baekan erosiko otsan. Bai, bai.
-Ta zer eitten zittun, kantau?
-Bai, kantau. Kantapapelak hartu ta berak ikisi kantuak.
-Eta Ermuan saltzen zittuan horrek?
-Kanpotik, ba etortzen zan etxei-etxe, lehengo gauzak, badakizu. Eta etxei-etxe saltzen zittuan. Ointxe be goguan dakat, [...] ikusi eitten dot ha zelan etorten zan.
-Ta euskeraz izaten zan.
-Bai, bai, euskeraz.
-Lehen sasoi baten Urkiolan eta be esaten dabe.
-Ez dakitt, ez dakitt. Ni Urkiolara... Ni Urkiolara ez naz joan neska haundixa ein arte be ez zerian eta ez dakitt. Baiña horren gizon horren zera dakat ointxe be zelan etorten zan. Ez dakit, Bergaratik edo hortik etorten zan. Euskalduna zan, e, euskalduna bera gizona be.
-Eta musikia haren kantapapelana zelan erakusten zotsan amari?
-Ez dakit, ez dakit. Horixe ez dakit, holakorik ez. Danak kantatzen zittuan eta.
-Letria.
-Bai, letria.
-Eta harek zer eingo zotsan, kantau igual zatitxo bat edo?
-Ez dot pentsatzen. Berak etara. Gure ama hortan artistia. Bersolarixa zan ha, bersolarixa zan.
-Zelan bersolarixa?
-Bera be bersuetan eta, bai. Gero loibia be badakat bersolarixa, ta jatorrixak dia gure ama ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia