Baserritarrak behartuta soldaduak laguntzera
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: BER-032/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Eta gabazko patrullak-eta? Aittajaunari entzunda daukat.
- Bai. Amatiñon jeuan "Fortaleza Volante" eta esaten zotsen holako kapitan…, Sarjento Baldú zan hemengo terroria, hemengo inguruetako oilluok eta konejuok harrapatzen jittuan baiña. Eta gabian Narbaiz-boluan, gure aitta-zana be Narbaiz-boluan jeuan, eta Aixkarko Manuel be bai, eta gabian joan eta hartu erekin eta frentia ikustera; osea, Agarregoiko ondoraiño aillegau ei zittuan. Amatrailladoria erei eruan eraiñ, je, je, je, eta hartu aurrian eta haraiñotxe. Eta han, itxuria, milizianuok potiak-eta behera botata eukitzen ei jittuen, eta zaratak etaratzen hasi zienian, buelta. Eta gure aitta-zana akordau zanian datozela, teillatura, Narbaiz-boluan teillatura ixo ei juan eta salbau ei zuan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!