Pagoa onena urazpirako
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: BRS-028/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak , Lanbideak » Arotzak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
-6-Eta uretan pagoa uztarrie itteko. Uztarrie eitteko pagoa, uztarri bat in eta beste puxke, bi puxke edo hiru edo bi sobratu al zaizu?, haik lurpen umel, leku umel baten sartu eta lau-bost urte igual egoten zien, pagoa.
-5-Lau urte bezelaxe hogeita hamar urte aguantatzen du pagoak putzun. Eta busti-lehorren seittun usteltzen da. Seittun. Gaur busti ta bihar lehortu eta horrela hasten badezu seittun. Oin esango dizuet nik Ibarreko Olakoa. Olak jakingo dezu zer dien. Hoik fabrikek Altos Hornosek izurratu omen zittun hoik denak. Gure etxen bazan aittonak, harek esaten emen zun. Ba ardatza, ibilliko baldin bazun bueltaka ardatza, eta pagoa behar izaten emen zun. Ta azkenekoa Orejatik ekarri emen zuen, Oreja menditiken. Hiru iri-parekin. Ez zan oso txikie izango. Eta lehengoa atera zuenen putzura bota emen zuen. Ta lau kuadrokoa, e, mahi hau bezela kuadradutakoa. Putzura bota eta hostoa atera omen zun harek. Pentsatu. Bere denboran uretan egundue hure. Urek ibiltzen emen zun eta. Bai, gure aittona batek. Garai haietan attona, gure attonan aitte, e. Santanderreaiño joaten emen zan oletan lana eittea arotzerian. Ardatzak sartzea ta joango zan. Ta Berastegitik atea ta Santanderrera oiñez joaten emen zan bizkarra bete erremintakin, aillegatzen zan tokin gaue pasa ta. Behin joan emen zan barkun. Eta egunen sei pezeta irabazten emen zun eta harek esaten emen zun Altos Hornos ez balitz sortu aberastu eingo zala.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!