Berastegi (Gipuzkoa)

Saskiak (banastak) (1)

Saskiak (banastak) (1) Saskiak (banastak) gaztaina-zumitzezkoak izaten ziren. Kartolak edo kakoak, berriz, zurezkoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Saskiak (banastak) gaztaina-zumitzezkoak izaten ziren. Kartolak edo kakoak, berriz, zurezkoak.

Transkripzioa

-Otarrak eta?
-5-Saskie. Txikiei esporta.
-1-Eta behorran kartolak. Kartolak izaten zien ordun. Haik etxen egiten zien asko.
-5-Kakoak'e izaten zien.
-Kakoak zer dira?
-5-Kakoak izaten die, nola esango dizut ba nik? Egur bat hola zuzenen eta gero bestea hemendik zabaltzen dala ta batzuk izaten zien...
-[...]
-4-Belarra ekartzeko. Astoakin edo behorrakin edo.
-6-Hori jeneralen belarra, ganajana eitteko, ganajana esaten zitzaion. [...] Eta haik izaten zien osokoa billatu ezkeo behintzat hola zabal antzak. [...]
-5-Haik bi eratara eitten zien: osoa billatzen bazendun osoa eta bestela berriz zulatuta igual-igual eitten zien. Nik itten nittunak beti zulatuta itten nittun.
-Saskik, berriz, zumitze, egurre ekartzen zuen gaztai├▒e edo menditik eta ximaur azpien sartzen zittuen beratzeko, zumitze ateratzeko, eta uretan'e bai. Gero zumitze ateratzen zuen, nik aitte-zana ta ikusten nittun, eta sillek'e itten zittuen, sukaldeko sillek eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia