Baserriaren egitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ANT-041/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Basarrixan egitturiakin jarraittuta, esan dozu lehenengo, bueno, erdixa bizitza zala, sukaldia eta habitaziñuak, ta gero...
- Bestekaldia zaltaixa, ta gero, zapaixa esaten gontsan. Ganbaria, geure habitaziño aldetik zeuan ganbaria. Beste hori, zapaixa, ba, garua ta bedarrak, badarronduak-eta eukitzeko. Haura zan artua ta babia-ta sekatzeko.
- Sala bakoitza edo gela bakoitza gauza baterako zan, ez?
-Bai.
- Baten gaztaiñia, beste baten garua...
- Bai. Gaztaiñia behian eukitzen giñuan. Baiña gaztaiñia be, bueno, asko.
- Ta gero, garua edo iria, ez?
- Horrek bestekaldian, zapaixan, beste bizitzan.
- Eta artua be eukiko zenduen.
- Bai. Artua geu bizi giñan lekuan, ganbaran.
- Justo goixan.
- Bai. Pisuan, osea, habitaziñuan gaiñian ganbaria oso-osokua, e? Ganbaria be haundixa. Klaro, etxe haundixa zan ta. Etxe haundixa zan ta.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!