Baserriaren egiturari buruzko lexikoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:05:54
- Erref: BRS-028/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
-Nahi ditut jaso gaiñera izenak, baserriko tresnen izenak [...]
-1-Kapiioak eta
-4-Kapirioak.
-1- Goiagak, kontragoiagak eta zapatak beheran, pareta gaiñen. Frontala, hue zapata [...] Pillarea, "postea" erderaz, pillarea da hau. Hau frontala. Hok solibek (frontalera doana). Hoik telaituko haik kapirioak. Eta hue zapata. Paretan nola daon? Hue zapata. Beste bi haik perrotek, harrizkoak perrotek. Hoik'e bai zapata. Hori kapirioa.
-4-Gaillur-egurre ere: goiaga, erdikoa. Ez da ikusten.
-Ez da ikusten baiña kapirioan jartzen dira goiagan.
-5-Behetik gora hasiko gea: behean izaten da zapata. Kontragoiagak geo.
-1-Hori eztao hemen.
-5-Eta galdorrekoa goiaga.
-Eta zapatak dira orduan pareta gainekoak?
-6-Bai, pareta gaiñean joaten dienak.
-Eta gero kapirioen artean jartzen dianak?
-5-Latak. Eta behean lehenao jartzen zitzaion teila erasteko zera jartzen zitzaion [erats-lata] [...] Eta hori izaten da hola izkiñan teilla zintzilikan geatzen baita, teillai pittin-pittin bat muturra altxatzeko.
-1-Atzetik eiten diozunen muturra geratzen da zintzilikan, eta horrek egiten dio bizittu
-Eta kapirioen azpian batzutan tarte txiki bat izaten da.
-4-Hori saete-zuloa, sarete-zuloa, txorik eta sartzeko. Saete-zuloa [...]
--Eta hauek orduan pillareak
-Bai.
-Eta batzutan harri batzuk eta jartzen dira.
-6-Pillare-harrie. ikullutan askotan, ez erretzeko. Zegatikan gorotzakin...
-5-Baserritan denetan. Pillare-harrie. [...]
-1-Hori izaten da behean zabala eta goran estuxeago.
-[...]
-Baserri batzuetan baserri erdia banatzen horma zabal bat ipintzen zan.
-4-Zuen Artxuanen, ze esaten zaio, medianilla edo.
-1-Argamasa. Egurrak eamaten ditu tarten.
-Eta medialiña edo?
-4-Medialiña Artxuanen eongo da, bi etxe ez al zian han.
-1-Bai, erdiko pareta.
-5-Medialiña, edo medianilla edo. Bai, zerbaitt hola dek.
-1-Hori erderaz izango da, ez? Horrek euskeraz beste izenen bat izango du.
-4-Nik medialiña, nik hoixe dauket, eztakit.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!