Berastegi (Gipuzkoa)

Petrikiloa

Petrikiloa Hezurrak haustean, Beteluko petrikiloarengana joaten ziren, baina hark ez zuen beti asmatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hezurrak haustean, Beteluko petrikiloarengana joaten ziren, baina hark ez zuen beti asmatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta besoa edo hezur bat hausi ta...
-3-Petrikillo.
-1-Petrikilloa, Betelukoa, aitton zahar bat zan. Tolosan `[Bar Xumetan?] eskaillera azpi baten itten zun eta han konpontzen emen zittun danak.
-Tolosan?
-Bai.
-Baiña ez zittun danak ondo jartzen, e. Nik ezautzen det bat [...] hezurra hemen duna Petrikillok jarritakoa.
-4-Nere koiñatai ere gaizki jarri zion, baiño...
-Nere alabai horrek jarri zion, eta harek ein zun hor eskolan eskailleratan erori eta dana txikitu. Eta eaman gendun eta jarriko ziola, baiña harek esandakoak ein behar zittula, e. Jarri zion bere tokin eta sei hillabeten gimnasie, eta umea egoten zan karraxika. Jakiña, ez zun nai izaten, miñ ematen. Baiño ein zun, in giñon batek eutsi ta bestek eiñ. Eta espezial jarri zitzaion. Harek ez zun notatzen ezertarako. Espezial. Beste batzuk, berriz, horrek esan duna, gaizki geatu.
-5-Bai, hori harritzekoa ezta izango. Gure Fernandok burdi-egurren gaiñen askatzen hasi, erori eta... -1-Hezurre kanpon geatu zitzaion.
-4-Zeak'e bai, ahizpek, arrebak'e arkaitzen erori zan.
-6-Lizar hostoak eiten ai giñen. lizar-hostoa izaten zan negurako bordan sartzeko lizar-hostoa eitten eta.
-1-Haziendentzako hostoa izateko.
-6-Lizarra moztute hantxe hua hostoa biltzeko ta. Urritze, urre han arkaitz baten gaiñen eta urre harekin hartzen hasi ta erori ta eskumuturre txikitu zun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia