Berastegi (Gipuzkoa)

Donostian arotz-lanetan

Donostian arotz-lanetan <p>Lan desberdin asko egin zituen, eta gerora Donostiara joan zen lanera, arotz. Baina bronkioetako arazoa zuenez, utzi egin behar izan zuen lan hura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lan desberdin asko egin zituen, eta gerora Donostiara joan zen lanera, arotz. Baina bronkioetako arazoa zuenez, utzi egin behar izan zuen lan hura.

Transkripzioa

- Geo holaxe pixkana-pixkana hasi ginen geo lantokikin, baten igeltsero batzuei laguntzen, beste batzutan zeozer hola. Beno, Donostiara´re joan nitzen igeltsero, anaia zaharra igeltsero joan zan Donostiaa ta ni ere joan nintzen Donosti... Rekondo, Casa Rekondo aitzea izango dezu, Igeldo iyoeran dago, restaurante bat dago. Han hamar behi zien eo hamaika-eo dana dala, ta behiek-eta jetzi ta bokadillo hartu ta lanea. Amaran lehendabiziko etxea karrille bat zan Amaran aurren, Hernani edo ez dakit nora joaten zen trena hue. Baina Amaran lehendabiziko etxen obran arittu giñen gu. Bai, han obran arittu ginen, baino gaizki pasatzen nun oso, ta medikutan ta medikuk esan zianen: “Zu […] oso lan gogorra daukezu. Ta igel ofizio hortan beti gaizki ibilliko zera”.
- Nondik ibiltzen ziñen gaizki?
- Bronkiok, bronkiotatikan gaizki ibiltzen nintzen ta alde in ta etxera etorri [nittuen].

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia