Gerra ostean nola moldatzen ziren janaria lortzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra ostean, gosea zen garaian, ogia jateko eta janaria lortzeko nola moldatzen ziren Bixenteren eta Simonaren familiak kontatzen dute.
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: BRS-022/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Baiño bere amak esaten zun. Pentsatu gure etxea, guk baserrie bagendun, eta labe haundi bat gendun, eta han itten gendun ogie astelehenetan aste guztiako. Kutxe baten jartzen gendun maindire batzun gaiñen eta gaiñetik beste maindire batzukin tapatu ximelago egoteko, ez sekatzeko. Eta honen osaba, behorra batzuk, Elduaiña joan zielako ta, gure errenteroa zan, gure etxeko errenteroa zan osaba hoi, ordun behorrak ekarri zittuen gue etxea, eta behorren bila hau joan zanen, gure ama ta honen ama zien lehengusuk. Ordun gure amak ogi hoitako baten zati bat, erdie edo eman zion honei etxea eamateko. Ta honen amak esaten zun: "harrek zortzi egun baiño gehigo in emen zitun kajoien, puxke bat kendu. Arreba zuen osasunez moteltxegokoa, ta harrek taloa ezin jan, ta harrentzako izatearren ba han sartu ta eukitzen zun ba mahai hartantxe, berak kajoia erakusten zun. "Mahi honetxen kajoien sartu ta ogi puxketa harrek zortzi egun in zittun gure etxen". Patata edo in ber zenduna itteko olioik ez zan, azukreik ez zan, dena ez zan. Ordun ba porru-patatak gauen in ber bazittun'e, esnea egosten zanen gaiñe kendu ta esne-gaiñ hue bota grasa. Gu enkanbio baserrikoak nola giñen, guk txerrie're hiltzen gendun, ardik'e bagiñun ta guk gendun jana, jateko gehigo genun eta. Garai hartan, bakizu, txerri-grasa gaur txarra da ta bota eitten da, ordun dena jasotzen gendun. Pata prejittuk etahoik denak itteko're ba grasa harekin itten zien. Eta gure alabak eta askotan: "Ama, baiña horrek grasa du", esaten dit. Nik esaten diot:"Neska, gu grasakin indako patata-prejittukin ta zeakin bizitu gea ba. Ta larogeita hiru urte aillegatu gea. Zuek noiz arte egotea espero dezue ba", esaten diot nik alabai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!