Bixenteren aitaren bizitza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: BRS-022/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
Aita nola aberastu zan, ze lanbide euki zuen?
-(Bixente) Ganadero. Ganadukin. Aberastu.
-(Simona) Baiña ganadu asko. Eguynen ez dakit zenbat txekor jaiotzen ziela ta hola.
-(Bixente) Esango dizut. He aberastuta etorri zanen, elizea jun gabe-ta, erlijioa utzita-ta urten askoan ibili zan eta. Elizei ekarri zion kanpana, aurreko kanpana hoi.
-(Simona) Kanpana hoitako bat.
-(Bixente) Hoi jarri zion gue aittek elizei. Izena hantxe dauke: "Matin saizar Ugartemendia, Saizar Lopetegi y Maria Bautista Lizarribar Olano. Hoi zan lengo etxekoandrea. Maria Bautista hoi zan haren andrea. Beastegiko alaba, e. Baiña lengo andrea. baiño ez emen zun familirik izan harekin, abortatu itten emen zittun. Eta geo hue hil zitzaion, eta gure aitte geatu zan bakarrik, eta neskamea gue ama, neskame zeoan, eta gue amakin ezkondu. Eta gue amagandik etorritakoak gea gu.
-Orduan aurretik egon zan ezkonduta beste emakume batekin.
-(Bixente) Bai.
-(Simona) Han bizittu zan, ez, ezkondu ta han bizittu zan.
-Ameriketan?
-(Simona) Ameriketan, bai. Eta handik honea etorri zan ustez dirue in zunen inbersioa hemen itteko. Baiño ya andre hoi etorri zan granoak zittula esaten zuen, nik ez dakitr zer izango zun, baiño gaixotasun batekin, eta hoi ordun hil in zan. Eta geldittu zan geo, alargun geldittu zan aitte hoi, eta ezkondu zan nexka honekin. Gau parragure ta dana ematekoa da baiño honen aittek ezkondu zanen zeuzken berrogeita hemezortzi urte, ta amak hogeta hiru.
-Bai, e?
--(Bixente) Hiroitaberatzikin hil zan eta nik zazpi urte nittun, sei urte.
-Eta berrogeita hemezortzi urtekin ezkondu eta artian sei seme-alaba izan zittuan.
-(Simona) Eta pentsatu, hirurogeita beratzikin hil zan ta txikina jaiotzeko geldittu zan.
-(Bixente) Bai, gizonak zartuta're balio dula! (Barreak).
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!