Herrian galtzak jantzi zituzten lehenengo emakumeak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-022-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 23a
- Iraupena: 0:03:33
- Erref: BRS-022/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
-Gu mendia ibiltzen giñen ba gizonak bezelaxe, berdin-berdin-berdin. Ama izaten gendun etxen, baiño gizonak eitten zun lan guztie eittea juten giñen mendia. Igual izango zen egurrakin, igual izango zan belarrakin, denera ibiltzen giñen mendia. Eta hasten giñenen udazkeneko lanetan, ta garoa gizonak ebakitzen zuen, maille bat eitten zuen, ta guk bildu in ber izaten gendun, ta biltzeko hartzen gendun esku baten itaie, itai honekin azpitik hartzen gendun garoa, eskukin hola kontuz, ta hola bera genekarkila ba iztarran ondoan joaten zan, ez, ta zanko denak eta iztarra denak-eta eukitzen giñun ba dena urratuta. Ta ordun hori ez itteko bonbatxoak, bonbatxoakin ibilli behar huken-eta. Eta anaiak hasi zitzaizkigun hola esaten: "Bai, zaute ixilik, jendek earki hitz eingoik, zea hasiko zeate hor!". Ta behintzat gure mutill hoik animatu giñuen ta gu baita ere, haen galtzak guk ondo giñun, eta bueno, haik jantzitzen giñun eta hasi giñen hola. Hori ez markatzeagatiken.
-Lanerako.
-Lanerako. Baiño giñen gu bakarrik. Aurrenetako bat ni nitzen eta beste bi neekin koiñata ta beste bat neekin ibiltzen zienak, hirurok hasi giñen aurrena hola. Eta, Aintzerga esaten zaio hor atzeko barrio horrei, eta zea hortaa joan giñen baten gizon batek hola pasadizoan esan zion anaiai, Josei, esan zion: "Hpk zer dittuk hok, abioietiken botak al dittue hok holakoak?". "Hik utziek hoiri paken, hoik errespetoz zebiltzek eta", esan zion Josek. "Hik utziek". "Ju-ju-ju", parrea einda joan zan. Baiño aurreneko urte hortan hartu giñuen hola. Ia handik hurrungo urten beste batzuk'e hasi ziela, ta geo hasi ziela bestek, ya geo mendia garo-lanea joaten giñenen behintzat hasi zien denak. Bai, librego gelditzen giñen. Bestela hankak zabaltzen ziñulako, izterrak azaltzen zielako, kuleroak ikusten zielako, hainbat aldetaa giñen kritikatuta soiñekoakin baldin bagebiltzen. Ta apaizak esan zun bezela, galtzak jantzi giñun ba lotsa galdu gendulako. Iruitzen zaizu hori?
-Hori esaten zun apaizak?
-Apaizak esaten... Lotsa galdu gendula hola hasi giñelako, gizonak bezela jazten hasi giñelako. Ni neetzako gauze kuriosoagoa da. Ta gaur bertan'e ikusten dittut nik. Igual ai zea, gu aitzen giñen bezela, oin patata ateatzen aiko giñen, beste baten artoa bakantzen beste baten. Eta zer? Ibiltzen giñun soiñekoangatik kulerotaraiño ikusten giñen dana atzetik. Nik aurrekoa ikusten nun nola joaten zan kulerotaraiño ikusten zala, ta ni halaxe ikusi behar niñun beste batek.
-Makurtutakuan eta.
-Horregatik. Eta erabat makurtuta joaten giñen, biltzen erabat makurtuta. Ta esango diazu nei lotsa galtzea dala tapatuta jartzea? Politteaoa da. Baiño ez zan hola...
-Lanerako komodoagoa.
-Bai, librego. Ta gutxigo hoztutzen ziñen; nahiz ta busti tapatuago zenden. Defentsa haundie du galtzak. Horregatiken oin hainbeste ikusten dezu galtza. Defensa haundie. Baiña gure garaien izandu zan oso kritikatuta, e! Eta apaiz bat txorrontxano bat, Bikendi, gendun, bueno!, harrek sermoira joan eta handik esan itten zittun. Aaa! Eta geo danak guri beire hola. Bakizu ze eoten dan maxiatzeko jendea.
-Herrian denak jakingo zuten...
-Denak zekien zein zien eta bueno, ya está. Hori pasatzen zan, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!