Mañaria (Bizkaia)

Hamarrenak, buldak eta garizuma

Hamarrenak, buldak eta garizuma <p>Ezkondu ostean ere, konfesatzera joan behar izaten zuten. Hamarrenak egoten ziren: soloan hartutakoaren hamarrena elizara eraman behar izaten zuten. Ma&ntilde;ariar bat hamargarren umea ere abadeari ematen ahalegindu zen. Buldak ordaintzen zituenak ez zuen bijiliarik egin behar. Garizuma oso gogorra zen. Garizuma garaia oso gogorra zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu ostean ere, konfesatzera joan behar izaten zuten. Hamarrenak egoten ziren: soloan hartutakoaren hamarrena elizara eraman behar izaten zuten. Mañariar bat hamargarren umea ere abadeari ematen ahalegindu zen. Buldak ordaintzen zituenak ez zuen bijiliarik egin behar. Garizuma oso gogorra zen. Garizuma garaia oso gogorra zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-A klaro! Lehenau elizako zerak eta be hamarrenak-eta egoten zien?
- Hamarrenak.
- Bai Hamarrenak, bakizu zer? amamak ez deu holakorik esan?
- Zertzuk zien, esplikeu.
- Hamarrenak zertzuk zien? soluen artue hamar zer hartzen baziñun, ba hamargarrena elizarako, abadiendako edo ez daitz norendako, edo Jaingoikuendako.
- Edozer? soloko edozer?
- Saso baten holantxi zan. Buldak-eta, zuk egundo ez dotsazu entzun amari eta amari holakoik? ba ha bizi izen bazan orduen nik baiño handixauak esango abazan.
- Buldak zetako zien?
- Buldak, buldak. Entzunde deukozu ala? ai zozer bai. Buldak, bai. Ta gizon batek, Mañeriko gizon batek, ein ei zeban, ba ba zelan hamargarrena zelan emon biher izetan zan ba hamar zarakadatik bat, artue bazan ba bat elizarako, ta ba dana holantxik geuza guztixe, saso baten. Hainbeste nik buldak-eta ezagutu nittuen, baia nik entzunde amari eta aitteri-ta, hamargarrena zela. Ta gizon batek hamar ume, hamargarrena umie euki ei zeban, hamar ume, hamargarrena, ta abadieri erun ein otsen. Hamargarrena dala ha be. Ta abadiek: "ai nik ez, nik hori ez, nik hori ez". Ta "ba nik orduen artorik bez, ta garirik bez ta babarik bez" esan ei otsen. Abadiek ba hamargarren umie ez ei otsen hartun gure izen ta ba esan ei otsen "ba orduen besterik bez".
- Dana emon biher bazan.
- Ba karo, hamargarrena, hamargarrena. Ta buldak pageu ein biher izeten zien buldak-eta. Sekule ez dozu entzun hori?
- Esplikeu eizu, zetako zien buldak?
- Papel batzuk, ba nik zer esango dotsut? errezibo batzun moduen.
- Baia buldek pagau ezkero, ze pasetan zan?
- Ta beste gauza bat, buldaik pagau, honek zozer badaki, buldaik pagau ezien, bijilixetan okelaik bez ta holako geuzek be jan ezin, ta buldak pagau ezkero libre. Zer da hori? ba oin, bueno haundixe esateko egon naz ta ez nue esaten ze bestela esan biher naben /binaben/ handi bat.
- Ta bijilixe ta Garizumie gogorra zan?
- Bai. Honbre! Garizumako barikuetan-ta okelaik-eta jaterik ez euen. Eta ganera honenbeste urtetik, zemat urte dien ez naz akordetan, baia honenbeste urtetik hara barau ein biher, barau ein biher, beste bat. Bakizu zer dan baraue?

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia