Berastegi (Gipuzkoa)

Janaria kontserbatzeko moduak

Janaria kontserbatzeko moduak Janaria kontserbatzeko gazi-kutxa erabiltzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janaria kontserbatzeko gazi-kutxa erabiltzen zuten.

Transkripzioa

-Lehen frigorifiko eta halako...
-Ez zan. Negun bakarrik...
-Gazi-kutxe, ez dakit zer dan baakizun.
-Gazi-kutxa?
-Bai. Hola itxi-itxi zera bat, kaja bezela, [...], eta han sartzen zien, gatzakin josi han, ta harria gaiñea bota ta karga-karga ein ta urdaizpikoa-ta han konserbatzen zien.
-Gatzetan.
-Gatzetan, bai, gatzetan. Oingo frigorifikoak baiño neretzat nahio, beste gusto bat izaten zun. Gero begiratu gatza hartzen zuen eta [...]. Neretzako, ez dakit, batzuei ez zaie gustatzen.
-Eta ardikiarekin ere berdin egiten zen?
-Bai, ardiakin berdin. Negu-negun eta gure etxen egoten zien, ardi koskorrak egoten zien eta. Baiño gaiñontzien ardie berdin, gatza emanda. Odolkik in, [....] pixkak jan, baiño geo hua. Ta gatza [...] zintzilik jartzen zan mandiuan edo [...] lekun, zeziñe. Hori eitten zan egualdi onakin seka-seka in [...] Urdaiazpikok'e holaxe eitten die.
-Zintzilik jarri eta gero sekatzen utzi.
-Bai, bai. Eta sukaldean askotan azkarrena, hemen sua itten zalako, sukaldian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia