Belarra ebakitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-009-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Belarra ebakitzera joaten ziren lanera, eta nola egiten zuten lan kontatzen du. Lan handia zen, baina gustura ibiltzen ziren
- Proiektua: Berastegiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: BRS-009/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Belarrera joaten giñenen, ordun´e hiru bi giñun, bale baiño joaten giñen bi gurdi hartu, auzo, aita zana hil ezkero, alkarri erantzita eaman hara, gurdie kargatzeko ez giñen gauze, oso ume giñen arten oso gaztek, belarra ihartzen ze[…], ebakitzeko, bik ebakitzen zittuen gure belarrak, bik hillek daude: Zapate[…] Manuel eta Graxi. Ta hoik ebaki ta gerok martxa, jiraz ta bilduz ta eitten gendun lana, gero gurdie kargatu behar ta gurdi kargatutakoan izaten giñun bi gizon gizajoak, berak´e lana izaten zun, gurdi kargatzera igual ez segittun, baiño joaten zitzaizkigun Arttoanekoa, ez dakit ze izen zun ta Ugaldeko, hoi bik matematikos. Gure belarra hoik kargatzen zittuen… Hor aldapa dago SanAnton esaten dioten hortara, horrera ekarri, gurdi bat hor utzi ta jira ta bestea eske joan. Bestea aurrera ekarri, alkarri lotu nolabait´e ta bi gurdi etxera ekarri belarrakin kargatuta baten. Honera etxera etorri, gure etxetzarrok, toki baserri askotan mandioa zittun, baiño hor nola ez zegon. Sardeka, bigarrengo soilarura hirugarrena, benga iyotzen, belarra iyotzen, bueno bueno bueno, “desde luego”, dena gogatu ezkero, desastre, desastre baiño gusto[…]
- Lan handia ta, ez? Dirurik ez
- Baiño halare gustora ibiltzen giñen, jaie edo jaiatsaldero etortzen baldin bazan, zerbait itteko edo, neskakin buelta bat ittera joateko-eo, “más contento que la leche”.
Egilea(k): Josu Diaz de Otalora
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!