Berastegi (Gipuzkoa)

Baserriko lanak

Baserriko lanak Lehen lur asko zituzten, eta soroan lan asko egin behar izaten zuten. Garia ere egiten zuten, eta lan gogorra izaten zen. Laiarekin taldean nola egiten zuten lan azaltzen du. Garia lan zikina eta astuna dela esaten dute.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-011-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen lur asko zituzten, eta soroan lan asko egin behar izaten zuten. Garia ere egiten zuten, eta lan gogorra izaten zen. Laiarekin taldean nola egiten zuten lan azaltzen du. Garia lan zikina eta astuna dela esaten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hola zan, bai, gure bizimodue.
- Eta hemen Intzan soroak eta asko izango zien, ezta?
- Bai, bai, bai, dena soro. Oain etxek eta haiek dauzke semek, eta gero hor etxe haieta alabak, berriz, ta hok dena soro ta terreno asko gendun, bai; terreno asko gendun, bai.
- [MARIA] Bai, bai. Hemen’e lan asko iñak gea hemen’e, bateko belarra dala ta besteko garua dala...
- [PEDRO] Soro-lana. Ordun lan asko egitten zan, lan asko egitten zan. Garie ere etxen egitten zan ordun, garondoetan ta, hura eitteko lana gogorra izaten zan, laiez, ta jiran lurre jira beharra, ta holaxe, dana holaxeko lana izaten zan lehen ta. Holaxe ohittu gea, lanen ikasik gea gu, bai, ikasi gendun. Oain, oain... ez gea gauze ez gea, baiño, hementxe.
- Zuek ere laietan itten zenduen orduan?
- Bai, bai, bai, bai... Saio earrak iñak gea, bai. Asko, asko.
- Nola izaten zan laietan, nola itten zan laietan?
- Ez dezu ikusi, ez dezu ikusi, hemen hor fotografiak’e bazien hor ez dakit nunbait. Herrin izango die ta [...] bai. Gu giñen kuadrilla, sei-zazpi lagun jartzen gea herrenkan, jarri holaxe, ta laiek, oain’e badauzkat hor jasoak izaten dittut, sartu denak batera, ta lurre dena batea in, sartu laiek, eta denak batera jirau, hoixe atzeraka- atzeraka- atzeraka joaten zan. Hoixe. Galdu zan hura ere, ta nik oain’e hortxe dauzket, laiek hor dauzket nik oain’e. Arittu’re itten naiz, baatzan ta oaindiken’e zeozer pixkat aitzen naiz.
- Bai?
- Jiratzen det. Bai, bai. Hemen gure etxe [...]ez die aritzen, baiño ni aritzen naiz. Bai, ikasi gendun hortantxe. Ta ordun ez zan lan txarra’re, lan ona zan ordun, oso errexa zan hura. Oain ez baiño... Ta gari asko eitten zan.
- Bai? Gari asko hartzen zenduen?
- Bai, gari asko eitten zan.
- Gariak lan asko izango zun, ez?
- Bai, lan txarra dena.
- [MARIA] Zikiñe, zikiñe, hautse ta zikiñe asko du hori. Barrura sartu ta gero jotzeko, ale hura apartatzeko, ta dena harlosa jarri, ta harri jarri, ta harei joka, ta oooo.
- [PEDRO] Lan zikiña da, bai.
- [MARIA] Lan zikiñe, lan astuna ta zikiñe.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia