Berango (Bizkaia)

Ogia zelan egin

Ogia zelan egin <p>Errotara garia eraman eta 50 kiloko, bost errotariarentzako. Tomasen amak honela egiten zuen ogia: suaren kontra egiten zen epeletan, ur epelari legamia nahasi, irinarekin eta urarekin bola bat egin. Ontzi batean jarri estalita igo arte eta berriz landu, hiru aldiz. Gero labera sartu eta ordu erdi inguruan egiten da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotara garia eraman eta 50 kiloko, bost errotariarentzako. Tomasen amak honela egiten zuen ogia: suaren kontra egiten zen epeletan, ur epelari legamia nahasi, irinarekin eta urarekin bola bat egin. Ontzi batean jarri estalita igo arte eta berriz landu, hiru aldiz. Gero labera sartu eta ordu erdi inguruan egiten da.

Transkripzioa

–Zelan eiten eban ogia?
–Bueno, iho, urune eiteko eroaten zan errotara. Errotarik, hori badekot memorin, pentsaten dot berrogeta hamar kilotik bost kobraten euen berantzako; ez zan dirurik ez, bost kilo, ahun kilotik hamar. Bueno, ba, gero ekarten da etzera ta eiten da, imiten da suen kontra, epeletan egon daiten, eiten da, etxaten jako ur, ur epela, eta eiten da ha nahasta, eskuegaz nahasta-nahasta. Eiten da bola bat, ta ein behar da ureri lebadure. Pentsaten dot etxaten jakola ureri, bai ureri pentsaten dot. Bueno, auskeraz ez dakit uzena, baie bueno, lebadure. Eiten da, ein eta ein ta bajatu, ixiten da, imiten da […] o bien kazuela baten imiten da ta tapaten da zera bategaz, trapu bategaz. Ixiten dalako bost minutu edo holan; ta eiten dau gora altza. Ta altzaten danien barriz bajaten da. Hiru bider eiten da. Hirugarrenen bajaten danen, sartzen da bandeja baten eta sartzen da labara. Laban eiten da ordu erdi ingeru, eiten da eta urteten dau ogiek einde. Hiru bidar altza behar dau, e… Hirugarrenen bajaten dotsanen, ixiten dotso, imiten dau bandeja, urun apurtxu bet imiten da azpitik ez daiden agarra, eta imiten da ganen eta gero sartzen da labara ez daiden agarra bandejie. Ta ia urteten dau gero, ordu erdi barru, ogiek einde.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia