Beizama

Urola Kosta eskualdeko herria, Gipuzkoako txikienetakoa (40 baserri eta 180 biztanle, gutxi gorabehera). Mendi artean dago, 480 metroko garaieran eta nahiko isolatuta. Inguruko herrien artean, Goiatz eta Bidania izan dira Beizamarekin hartu-eman handiena izan dutenak. Hiriei dagokionez, Azpeitiarekin izan du lotura handiena (10 Km), baina Tolosarako ere joera handia izan dute beizamarrek (15 Km). Hizkerari dagokionez ere, Urolako gainontzekoen nahiko berdintsua da, baina baditu zenbait berezitasun. Hiriguneaz gain, beste bost auzune txiki ere baditu: Aginamendi, Amenabar, Baztarkalealdea, Ilarraldea eta Urdanpileta. Gainera, Nuarbeko baserri batzuk ere Beizamakoak dira. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

Hizlariak: 18; Zintak: 19; Pasarteak: 43;
Transkribatutakoak: 3; Audioak: 4; Bideoak: 21

Hizlariak

#Hizlaria
1 Aizpitarte Ugarte, Bixenta (1918-2002) Audioaren ikonoa
2 Aizpitarte Ugarte, Inaxi (1920)
3 Altuna Otaegi, Joxe Mari (1943)
4 Aranburu Mendizabal, Mari Lurdes (1931) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Beloki Elustondo, Inazio (1924)
6 Biain Ezama, Maritxu (1936)
7 Biain Ezama, Migel (1938)
8 Esnaola Otaegi, Jose Maria (1925)
9 Ezeiza Elustondo, Pepi (1940)
10 Labaka Labaka, Joan (1921-2001)
11 Olazabal Iturralde, Manuel (1936-2012)
12 Olazabal Peñagarikano, Pedro (1935)
13 Otaegi Iturritza, Maria Dolores (1930)
14 Otaegi Oruezabal, Dionisio (1931)
15 Otaegi Txapartegi, Manuel (1936)
16 Otaño Labaka, Matilde (1924)
17 Peñagarikano Labaka, Brigida (1914-2005)
18 Ugarte Mendia, Maria Dolores (1932) Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia