Euskararen egoera; hika, zuka, berorika
Hizkuntzaren egoera. Parrokoak euskaldunak izan arren umeei ez zieten euskaraz hitz egiten. Hika, zuka, berorika.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 13a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: BEA-023/016
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Tratamenduak » Berorika , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Baiño parrokoa´re euskaldune, ba, zeakoa…
- Plazentzikoa.
- Plazentzi. Ez, Antzuolakoa.
- A, Antzuolakoa, bai?
- Bai. Aspe. Ta euskera eitten zon zuen alderdikoa, baiño euskera primeran.
- Eta don Pedro ataundarra eta don Pedro Mokoroa tolosarra.
- Tolosarra.
- Baiño nik, esate bateako, gaur pentsatzen hika zen… nola itten gendun hika, zeintzuk itten gendun hika? Ba, gurasok guri hika, guk gurasoi zuka, baiño gure ama eta koiñata —guk izeba bat bizi gendun etxen, aitten arreba bat— haik ean arten hika itten zuen. Guk beorika ez deu ezautu etxen, guk aittona ta amonai “zu”. Eta apaizei nola ez genien euskeraz hitz eitten, ba, ezta ideaik´e.
- “De usted”.
- Baiño nik Beasaiñen ezautu det beorika.
- Ta praillek´e danak euskaldunek baldin zien… bat Matximentakoa´re (Matxinbentakoa) bazan, eta haik gue aittekin beti euskeraz aitzen zien…
- Baiño umekin ez.
- … baiño gero umekin ta… Jo!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!