"Congreso Eucarístico"an estandartea eraman zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-012-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: BEA-012/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
- Alaba: Ez, ez, nik esan nahi nuena, ama, zan kongreso eukaristiko bat izan zala…
- Hori da, hori da, hori da.
- Alaba: Kongreso eukaristiko bat.
- “Congreso eucarístico”. Ta hemendi estandartekin. Ta nei´e tokau zitzaian estandartea.
- Alaba: Ordizia?
- Ordizia.
- Alaba: Ta Ordizin zer zeon eliza…?
- Elizaa sartu giñen.
- Alaba: A! Ordiziko elizan…?
- Elizan. Eta han in zan bee funtzioa, ta gu atzea bueltan geen estandartekin etxea.
- Eta kongreso hori ze izaten zen, urtero edo lantzean behin edo…?
- Behin eo… Ze… behin bakarrik.
- Eta zu estandartearekin nondik nora? Ordiziraiño, baiña nundik?
- Beasaindio. Elizatik, elizatik Ordiziko elizaa.
- Eta atzetik prozesioa edo…?
- Bai, bai, bai, jende asko! Asko asistitzen zon jendek ordun.
- Eta orduan, gaiñera, prozesioetan mantilla edo ze izaten zen?
- Mantilla. Mantillakin.
- Alaba: Beltza.
- Beltza.
- Alaba: Beltza. Eta soiñekoa eta dana beltza?
- Hala izango non. Ez dauket ya gogon, ya ahaztu…
- Alaba: Nik… komenta… irudi…
- Ez dauket ez fotografi bat´e!
- Alaba: Ba, nik irudikatzen det zuri entzunda, irudikatzen det beltzez, guante txurikin… Guantekin ziñen…?
- Guante, guante…
- Beharbada bai, estandartea eramateko…
- Bai.
- Alaba: Guantekin ta…
- Bai, guante txurik.
- Alaba: Eta zergatik aukerau zizuten [zu]? Beasaiñen hainbeste neska polit eongo zan…
- Ez dakit, ez dakit, indarra neukelako o… baserritarra, lanen ohittutakoa. Indarra neukelako o… resistentzie.
- Alaba: Bai, nik nere kasa pensatu det beti horregatik izango zala.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!