Beasain (Gipuzkoa)

Inguruko ume guztiak biltzen ziren eskolan

Inguruko ume guztiak biltzen ziren eskolan Eskolara auzo desberdinetako umeak biltzen ziren. Ezkio-Itsasoko etxe batzuk ere bertara joaten ziren. Azpeitia beti gertuago izan dute Beasain baino. Neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara auzo desberdinetako umeak biltzen ziren. Ezkio-Itsasoko etxe batzuk ere bertara joaten ziren. Azpeitia beti gertuago izan dute Beasain baino. Neska-mutilak elkarrekin ibiltzen ziren eskolan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolara esan duzu herrira bertara…
- Bai, herri guztirako eskola bat: Azpeiti partekontzat eta Beasaingontzat, ume danentzat eskola bat. Gero bazan… Ezkio-Itsasokok bazien beste lau etxe eo, lau basarri-edo bazien.
- Eta bertako umeak ere…
- Haik´e bai. Bai, bai, danak toki batea eskolaa.
- Neskak eta mutillak…
- Bai. Baiño gero, piskanan-piskanan hori utzitzen jun zan, ta gero hasi zian Azpeitira juten. Autobusa etortzen zan umeek eamatea, ta gero Azpeitira. Eske Azpeiti beti gertuo euki deu guk Beasain baiño. Gertu, gertu, bide gutxigo.
- Eta neska eta mutilak elkarrekin…?
- Danak alkarrekin eskolan, danak.
- Eta esertzeko orduan, irakasleari aditzeko orduan, elkarrekin jarrita edo banatuta?
- Jolasen´e danak batea igual. Mutillak igual pelotan han frontoian, ta guk beste jolas bat igual, baiño…
- Bai? Gogoratzen duzu ze jolas egiten zenituzten?
- Batzutan danak batea, ta bestetan aparte. Danak hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia