Beasain (Gipuzkoa)

Gerraosteko gosea

Gerraosteko gosea Garingo eskolatik Beasaingo eskolara pasa zen. Gerra zibila eta gerraosteko gosea bizitzea suertatu zitzaion. Garai oso gogorrak izan zirela kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-006-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garingo eskolatik Beasaingo eskolara pasa zen. Gerra zibila eta gerraosteko gosea bizitzea suertatu zitzaion. Garai oso gogorrak izan zirela kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueltauta Garin auzora eta zeure umetako edo gaztetako denborara…
- Gaztetako denbora hor nonbait esan det, batzuk behintzat bai: eskola.
- Eskola-kontuak eta…
- Eskola-kontuk eta handik aurrea, ba…
- Ta gero Beasaiñera maristetara, ez?
- Maristetan eon nitzen, bai, Beasaiñen.
- Orduan Beasaingo maristek, gaiñera, izen haundia izango zuten, ez? Inguruko mutillak ahal zuenak behintzat bertara…
- Bai, bai, zeatik, klaro, nazionalak fama gutxigo zeukeen. Nazionala esaten zitzaienak, eskola nazionalak, ba… Baiño eskola nazionaletan´e uste det berdintsu pasatzen zala. Zeatik gerrea ta historiik eta… Jende asko eta laneako… zeatik sasoi onenekok gerraa eamaten zittuen, ta…
- Bai, ez zen garai erraza…
- Ez zien garai… garai onak ez zien. Eta ondo(r)enak´e askoz hobeek ez. Geo dana been esku hartu zoen garaien, dana bildurre sartu ziuen danai eta… guk emandakoa jan. Eta, gaiñantzen, ixilik. Nahi bezela… Nahi dan bezela pentsau, baiñ ixilik egon baezpa´re. Eta hola igaro zien, ba, urte mordoxka bat, pixkat ahazten juun arte gauzak. Ta zeatik jan kontuun, baa, dana jarri zoen… “Junta de abastos” esaten zitzaion bat sortu zan, ba, jauntxo batzun tarten eta hue zeukenak dana zeuken.
- Eta besteak…
- Bestek, ba, ahal zonak ahal zona. Ordun… Baiño ordun gaizkiña fabrikatako langillek-eta pasau zoen, e! Hemen Goierrin behintzat bai; gaiñantzeko lekutan nik ez dakit. Castilla alden-ta beharbaa, orduun ez zeon hainbeste… Osea, lurretik jende gehio bizi zan. Ta lurretik bizi zanak nik uste det jana errexao hartzen zola.
- Hemen ere baserrietan…
- Baiño hemen baserrittan… gu ondo defendittu giñen. Ba! Nahiko ogie ez bazeon, taloa; taloa ez bazeon, patatea. Ta babarrune ta etxen hartzen zan gauzea. Hoi jan ezkeo ez dao goseik. Oin… Gaur bezelako moko-fiñik´e ez. Holakoik ez.
- Ez zeguan…
- Ez, holakoik ez zeon orduun.
- Hiztuna 2: Ardie-ta etxen zeon. Ardik zeuzkenak eta ardik hiltzen…
- Bai, ardik hilda´re bai ta… Janaldi batzuk galantak´e bai. Oain baiño haundigok´e bai. Bueno…! Eske oain beteta gare, ta ez deu hainbesteko ilusioik.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia