Beasain (Gipuzkoa)

Don Candido Arregi apaiza

Don Candido Arregi apaiza Apaiza, Don Candido Arregi. Nafarra zen. Apaizaren anaiaren inguruko azalpenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Apaiza, Don Candido Arregi. Nafarra zen. Apaizaren anaiaren inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nolakoa zen apaiza bera?
-E: Gaiñez, ona apaize.
- Ona?
-E: Bai. Naparra, don Kandido Arregi. Geo osaba zon solteroa, bere osaba, ta hue kitarrea jo ta eliz-zain ta…
-J.I.: Pixkat edanda…
-E: Edan ta… Bai, baten bazian pakete earra.
-J.I.: Nik ez non ezautu, baiño esaten doenez… Apaize bai ezautu non nik. Arregi hoi ezautu non nik zeatio hoi eon zan geo hemendik Arriaranen, Arriaranen egon zan…
-E: Geo Gaztelua jun huan hoi, Arriarandik Gaztelua.
-J.I.: Geo atzea honea etorri zan.
-E: Gaztelutik atzea honutza?
-J.I: Bai. Eske ni, ni, harek bataiatu [niñun].
-E: Zeati… horren osaba, kitarrea jo ta “bren, bren” aitze hoan ta “jeup” eta zea kantau ta o(b)ispoa etorri, ta hue ez zala apaiz-etxeako martxea ta hue fuera.
-J.I: Napar hori?
-E: Napar hori ta mutil zahar hoi. Harek hala esaten zian: “A nere jainkoa! Hil behar banak hil nazak, baiño kontu gero neri min eman!”. Ta aitzenen hilda billau emen zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia