Baztan (Nafarroa)

Soldadutzarako deia gurasoak hil zirenean

Soldadutzarako deia gurasoak hil zirenean <p>Ama gaixotu egin zen eta aita adinekoa zuenez, soldadutzatik libratu zen. Baina laster hil zitzaizkion biak, eta soldadutzara deitu zioten. Ez zuen joan nahi eta iparraldera pasatzea pentsatu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama gaixotu egin zen eta aita adinekoa zuenez, soldadutzatik libratu zen. Baina laster hil zitzaizkion biak, eta soldadutzara deitu zioten. Ez zuen joan nahi eta iparraldera pasatzea pentsatu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta gero ama eritu zen, ta bueno, pastu zuen eria franko denbora poliki, eta azkenean, ni nintzen adin hartan soldadu goateko denboran, eta bueno, ama eri zen denboran eta aite ere ya adinean bazalakotz, libratu nitzen soldadugotik. Eta, bueno, libratu nintzen soldadugotik, baino lau urtez nindagon oiño soldadugoaren mendean, zegatik aite ta ama hiltzera heldu baziren, neri soldadu galdeiten zataten berriz, berriro. Ta bueno. Orduen, ze pasatu zen? Biek hil ziren lau urte pasatu baino lehenago. Eta, bueno, orduen soldadu galde in zataten. Ta soldadu ez nuen gan nahi ezta ezerengatik, zegatik bertze soldadu joan behar zutenak baino lau urte zaharragokoa nintzen ni, ta gainera, tokatu zitzaidan Afrikara ere eta buenoz…! Orduen nahi nuen iparraldera eskapatu, ta bueno, iparraldean ere ez genuen lagunik ezagutzen, nahiz ta iparraldean ibiltzen nintzen aunitz, zegatik orduko hasia zen kontrabando puxka bat hasia zen. Ta kontrabandoan orduantxe [sortzen], sos batzuk irabazten genituen.

Egilea(k): Nagore Bilbao (Hernani BHI) , Nekane Fernandez (Hernani BHI) , Irene Medina (Hernani BHI) , Leire Sevillano (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia