Arrasate (Gipuzkoa)

Soldadu eta pilotari

Soldadu eta pilotari <p>Gasteizko pilota enpresariaren aholkua jarraituz, soldadutzara boluntario joan zen. Destinoa Gasteizen aukeratu zuen, pilotan jokatzen jarraitu ahal izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gasteizko pilota enpresariaren aholkua jarraituz, soldadutzara boluntario joan zen. Destinoa Gasteizen aukeratu zuen, pilotan jokatzen jarraitu ahal izateko.

Transkripzioa

-Ta Bitorixara fan nitzenien, zera, pelota partidue jokatetan, enpresarixuek, Efisio Alti zuan, asko gure eustan niri, ta nigaz oso ondo portau zuan. Esan justan e, […] intendente eitten auenak: “E! Efisiok esan jok fateko hara“. Beragana. Hotela ta frontoie zuan. Hotela elegantia. Fan nitzuan hotelera ta esan justan. Orduen Pepito deiketan justien niri. “Pepito, cuándo entras tu en filas? “ Ta ”Pues el año que viene”. ”No, no, no, no. Vas a ingresar voluntario.”
-Han berriz.
-“Voluntario? Joer, me van a matar en casa” esan nutsan. “Me van a matar en casa”. “No, no, no. Si te toca a Madrid, ¿qué pasa? ¿O a Burgos? ¿O a Barcelona? O a…”. Aibadios! Ta etxera etorri nintzuan ta esan naixuan etxien, ta joe hurrengoko egunien nire ama —nire ama balientie zuan e!— hurrengoko egunien fan juan bera Bitorixara ta berakin berba ein biher auela /biauela/ ta fan zuan Bitorixara ta konbenziru juan. Ta bai, etorri zuan ta “faten bahaz e... Canariasera-edo toketan bajak, akabo!” Ta ondo egon nitzuan ni, ondo.
-A, ta orduan boluntarixo fanda zeuk aukeraketan zeben destinua?
-Karo!
-Ez dakit, nik, [ez nauen soldauskarik ein], orduen ez dakit…
-Karo! Karo! Hi boluntarixo faten hitzen baiñe hantxe kuartelien egoteko. Ta ordureko harek erositte eukan danak. Kapitanok eta…
-A bai, e? Preparauta eukan orduan e?
-Preparaute.
-A, orduan Bitorixan ein zeben soldaduska hori?
-Bai. Hiru urte, e! Hiru urte. Baiñe ondo, ondo, ondo.
-A, boluntarixo fanda luziaue zan?
-Hiru urte. Hiru urte egon biher zittuan /bizittuan/.
-Eta pelotan be eitten zeben, soldauskan egonda be?
-Jode, karo, zegatik fan nitzuan ba! Zegatik fan nitzuan ba?
-Oseake besti horrek ia…
-Ni boluntarixo ez nitzuan Franco defendiruten fan e! Pelotan han geraketako.
-Ia, ia…
-Ni ondo bizi izen nitzuan.
-Orduen zu soldauskan zengozela igual Donostian eta…
-Karo, edozein tokittara, edozein tokittara.
-Bai, soldauska ona.
-Bai, ona, ona, ona.
-Bueno, bueno.
-Goxien fan kuartelera ta atsaldien libre.
-Ta han kuartelien bertan baeuen frontoirik edo?
-Baitte. Han be entrenetan gitzuan. Frontoi ederra jeuan. Abiertue baiñe ederra.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia