Baztan (Nafarroa)

Xabierko Frantziskoren haurtzaroa

Xabierko Frantziskoren haurtzaroa <p>Xabierko Frantzisko santuaz. Ama baztandarra zuen, Azpilikuetakoa, eta aita Nafarroa Beherekoa, Jatsukoa. Baztanen sortu zen ziur asko. Anaia Amaiurko gaztelua defendatzen ibili zen. Frantzisko oso gaztea zen artean. Gero Parisera joan zen ikastera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BAZ-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Xabierko Frantzisko santuaz. Ama baztandarra zuen, Azpilikuetakoa, eta aita Nafarroa Beherekoa, Jatsukoa. Baztanen sortu zen ziur asko. Anaia Amaiurko gaztelua defendatzen ibili zen. Frantzisko oso gaztea zen artean. Gero Parisera joan zen ikastera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemengo saindue ere hala dugu, Frantzisko Javier.
-Arizkungoa?
-Ez, hori zen… emaztea zauken San Frantziskoin amak Azpilikuetakoa, hamentxe dago herri ttiki bat, Azpilikueta, eta ama horkoa zen eta aita San Frantsiskoina zen Iparraldean, ia kasik bertan, Iutsu (Jatsu), nik uste den herrie.
-Ordun iparraldekoa, Iutsukoa, aita?
-Aita zen hangoa, San Frantziskoin aita zien hangoa, eta gero ama Azpilikuetakoa, bai. Eta gero ez dakit zerbait ere kargu bat zauken iparraldeko harek eta hemengo agintariekin nolabait ere beti... azkenik horko gazteluen jabe egin ziren. Eta, bueno, gero badakit San Frantzisko ere han sortua izango dela seguraski ere. Eta hori ere garbi dakitena da San Frantziskok euskara ere eiten omen zuela, eta nola joan zen Paris aldera. Bertze anaiek, berriz, aitzen [ahal] ziren hemen gerlan, Amaiurren agitu zen gerra batean; eta, bueno, San Frantzisko zen gazteena eta hura... baiño ez zen gerrarako eta ez zen... eta hura joan zen Parisera ikestera ez dakit zer ere.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia