Bardoze (Lapurdi)

Elizako abesbatzan kantuan

Elizako abesbatzan kantuan Elizan abesten zuten abesbatzan, neska zein mutil. Erretorea eta bikarioa izaten ziren. Euskarazko kantuak abesten zituzten eta jaiak aurretik entseguak izaten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elizan abesten zuten abesbatzan, neska zein mutil. Erretorea eta bikarioa izaten ziren. Euskarazko kantuak abesten zituzten eta jaiak aurretik entseguak izaten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kantuz-eta aritzen zineten?
- E! [...] ginden, hasteko elizan. [...] niz, zonbat, berrogoita hamar urte segurik, elizan. Baginden... ba, berrogoita hamar bat [...], següriz ee, neskatxa. Eta gu, gizon... ba... baginden, hogoita hamar bat segurik. Oro, [...] ginden denak kantuz, eiten zien, entzun, entzuten, bazter [...] Eta hori apeza okupatzen zien, ba, bazen bikaria... Erretora ta bikaria.
- Zer zen diferentzia erretorea eta... zer zen erretorea eta bikarioa, zer ziren diferente?
- Erretora zen... nausia! Bikariak, eiten zien... erretorak erriten ziena. Eta erre... bikaria, usu, beti ere, oküpatzen zen hori "euh... la chorale et... la clique". Klika ere izan da Bardotzen, pff... berrogoita zunbait... Kleronia ta tronpeta ta kordesa eta pff... denak [...] die oai oro.
- Eta kantuak eta mezan, zer ziren? Frantsesez?
- Bo, latin... "du latin"... anhitz, frantsesez ere, eskuaraz ere.
- Eta bertzeenez, kantuak euskaraz eta kantatzen zenituzten? Ezagutzen zenituzten?
- Ba, "et oui"... ezautu behar! Eiten zien errepetizioniak, pff... peste, pestetako, zunbat errepetizione eiten gindien? Par... parti aatseko zortzi oenetan, lan, lanak ein eta, gauerdi oren bat artio! Eta zunbat aldi? Hamar aldi segürik ikasteko kantu bat! Bo...
- Eta... eta elizaz kanpo, bertzenaz, bertzalde, kantuak eta, bertsolaririk edo bazen?
- Ez. Ez, ez. Ez, ez... eliza, elizatik, elizan zen. Bikaria oku... okupatzen zen, gehienetan.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia