Etxeetako eta dendetako jostunak
Arropa asko egiten zen etxeetan. Oihalak saltzen aritzen ziren batzuk etxez etxe. Baziren jostun profesionalak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: BDZ-001/023
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Beztimenda eta orain bezala beztitzen zen? Orain bezala, jantziak eta... orain bezala ziren edo...? Non, etxean berean egiten ziren, erosten ziren?
- Eiten zen "beaucoup" etxen, etxetan. Pasatzen zien eta... "des commis voyageurs", "Dames de France" eta hoiek... Pasatzen zien eun bezala, hi bezala eun, ta baziten liburu handi bat, "avec des, des... des échantillons". Ordien hautatzen zien emazte... emaztekiak beti. Zunbat behar zuten: metra, galtza pare baten iteko eta koxtüma baten iteko edo ze... Ta geo igorten zuten etxeat... "avec la départementale et..." estofa. Ta bazen biziki dendari, eiten zutenak koxtumak eta etxen. Oai, oai bano gehio. Oai ezta gehio hoi.
- Eta etxeetan denek egiten zuten? Edo baziren espresak dendariak...?
- Ba, ba. Dendariak, ikasi zutena ere. Ikasia zutena... zer... ofi...Bah ofizioa ez zen! Guk ukan dugu hemen, kaskoinak [erraiten diote] ez zakiten batee eskuaraik, bazuten... hiru aprendiz bazitien... ai zienak lan... lanian. Bazien bortz dendari.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!