Gorriak eta zuriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: BDZ-001/017
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Transkripzioa
- Gero, erraten dute zenbait tokitan baziela "zuriak eta gorriak"... Baziren hemen ere... gorriak eta...?
- Bazen eta, eta... eta bazen eta... dü... dudaik gabe! Elekzionetan eta, gero zapartakan, ukaldikan...
- Aritzen ziren? Eta zertako ba?
- Ni ez niz...
- Zertako aritzen ziren hola?
- Bah! Eta... bazen apezaan... apezaan partitian, "le... les blancs", xuriak, eta bazen, beti, apezen kuntrakoak! Ez zituzten /etziuzten/ apezak ikus! Bardotzen ai dien... ai, ai, ai! Ze... ez beitzen sekulan mezaa juiten eta... eta mera zen... Bardotzeko mera, eta bazitian adiskide handiak, hori elekzionetan. He, adiskide handiak, hek, meraan alde plantatzen zien eta bazen beste... beste ekipa bat, mezaat juiten zienak igande oroz, eta hek, ez zien unak!
- Eta mera, zer zen? Zuria edo gorria?
- Gorria! Bah, izan die... Egun duk oai dela hogoita lau urte kontseilien, ta pasatu ditiat /pasatutiet/... bon, lehen mera... gorria, bigarrena... xuria, ah, beste oro xuriak halee. Gorriak finitüik izan die. Oai... pff... pasatia duk [iauko] hori poxi bat. Eztie gazte gehiago... Ba, partitüa bai. Ni [...] lagunak [...] lagunak.
- Eta zer, euskaldunak zer ziren? Zuriak?
- Xuriak gehienak ba.
- Eta gaskoinak?
- Bo... ootaik.
- Orotarik?
- Ootaik. Bazen ootaik.
- Eta zer aritzen ziren? Joka elkarri?
- He! Elekzione... nik eztut ikusi. Bana entzun dut aitari hemen errekontatzen , ordian ezta... ezta oaikoa! Eskaler, eskalerer behera zili... zilipartakan... gizonak [...] gora eskalerer igorten!
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!