Bardoze (Lapurdi)

Laborantzako aldaketak

Laborantzako aldaketak <p>Jean ume zela, ia etxe guztietan laborantzatik bizi ziren. Ezkondu zenean, zazpi hektarea baliatzen zituzten bizimodua aurrera ateratzeko. Orain, alabak askoz hektarea eta abere gehiagorekin, ez du bizitzeko beste lortzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jean ume zela, ia etxe guztietan laborantzatik bizi ziren. Ezkondu zenean, zazpi hektarea baliatzen zituzten bizimodua aurrera ateratzeko. Orain, alabak askoz hektarea eta abere gehiagorekin, ez du bizitzeko beste lortzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, txikia zinelarik, hemen Bardozen eta, denak laborantza etxeak ziren?
- Ba, ba, ba... gehientsiak, izigarri eta, oai, ta oai ez da /ezta/ laborantxaik gehio. Hemen, kartier huntan, bazien hogoita lau etxe, ta denak laborariak, denak [laborantxatik] bizi. Bazien sei kuple artio, zera, etxe bakotxetan, denak etxen bizi. Ba zunbait aldiz, bazien zazpi, zortzi mahainian baderen, bardin. Eta etxe ttipiño bat hemen, ni hasi nizalaik, ezkondü nizalaik, zazpi hektara bazien, eta oai, bana hoon alaba, alaba ttipia, ezkondia ta Akamarreat, badituzte /batuzte/ berrogoi ta hamar [... ] haragiaandako, blundak, iten dituzte /itentuzte/ hemengua eta Akamarrekua hirutan hogoi hektarea bederen arto, bihi... bihitzeko, eta eztit asko oono bizi! Juan behar dute /behaute/, hoon alaba, hoi, ene alaba ttipia da, ba eiten ditu /eitentu/ "des... des ménages", "femme de ménage", egun oroz, jendeen xeka hunat utzia du neska, neska, alaba hor, jende xeka ixtantian.
- Eta lehenago, gutiagorekin, gutiekin...?
- Bo! Ez da /ezta/ ez ta ez, eta oai, hogoi ta lau etxe hoietaik, laborantxatik bizi dienak, bizi dena, pentsa, ez [...] pentsa beharba zunbat geldi... gelditzen den... Baño bera! Hogoita lauen gaiñen. Bestiek denak laborantxa abandonatia dute.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia