Jeanne-Marie Mendibil
Bardoze (Lapurdi) (1880-1938)
Biografia
Jeanne-Marie Joanteguy zen bere sortzezko izena. Bardozeko Legarre auzoan sortu zen 1880ako azaroaren 11n, Kapera deituriko etxean. Aita oragartarra zuen; ama bardoztarra, Arotxaenea etxekoa. 1913. urtean Amorotze-Zokotzen ezkondu zen Jean Mendibilekin eta haur bakarra izan zuten, Jean-Baptiste, 1918 urtean sortua. Dendaria izateaz gain (Mendibilea deitutako janari saltegian/ostatuan), ortuzaina ere bazen Jeanne-Marie. Rudolf Trebitsch etnografo austriarrak egin zion grabaketa 1913. urtean, 32 urte zituela. Euskalkia: ekialdeko behe-nafarrera.
- Diskoaren erreferentzia: 2.188 eta 2.190
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BDZ-003 | 1913 | Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913) | Rudolf Trebitsch |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Eskola gutxi, lan asko | |
2 | Amorotzerat ezkondu |