Bardoze (Lapurdi)

Eskola gutxi, lan asko

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Mendibil, Jeanne-Marie

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bere bizitzaren berri ematen digu pasarte honetan. 1880. urteko hazilaren (azaroa) hamaikan Bardozen sortua. Aita arotza zuen. Zortzi haur bizi ziren, beste hiru hilak ziren. Bortz urtez joan zen eskolarat, azken bietan huts asko eginez haurrak zaintzen zebilelako. 14 urte zituela, haurrak zaintzen joan zen amerikar laborari baten etxera. Gero josten ikasi zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Amorotze, uztailaren hoita zazpia. Jaunak, xapo'at enbarrasatia nüzü, ixtorio hunen eiteat, bana ene ahalaz kuntentatüko dielakotz hasten nüzü ene in ahalaan eitia.
Bardotzen sorthia nüzü hazillaren hamekan Juandene Martiñaz hemezortzi ehun eta lauetan hogoi urthian. Jende erdi prauetarik jaliten nuzu, nahiz beren etxen zien; aita arotza nizin, baginduzun, zortzi haur, hiru hilik, eiten beitie hameka. Bortz urthetan juan nüzü eskolaat hamabi artio; azken bi urthetan anhitz huts ein tzit, haur beiratzeat juuteko, zonbeit aldiz hotsemaiteat juuteko aizuetarat eta hola. Hamalau urthe nitienien, igorri nintzien haur beiratzeko neskato Donezte hirirat laborari amerikano bateraat. Hamortz hillaete egonik hillaitien lau libera ibazten beinien, hoi libera berechi beinitien, postan libret bat hartürik plazatü nizun. Hasi nünzün josten ikhasten, hantik hiru hilleeten bürian berriz sehi juan Landesetarat aitaen ezautu batenaat. Bi urthez han ibazi dizit lautan hoi libera eta zunbeit athorra eta philda urthian. Gero lanien ikhasi nien xapo'at, eta gehiao ibaazi [nahiz sarthu nuntzun Bardotzeko jaun medikiaren etxen.]

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia