Soroan lanean ari zirela hil omen zituzten zenbait herritar
Ez da gerraz oroitzen, hiru urte besterik ez zituen-eta. Baina gogoan du amak nola esaten zien, hegazkinak sumatzen bazituzten etxera azkar etortzeko. Antoniok, anaia zaharrenak, zazpi urte eman zituen gerran, Madrilen, ia etxera etorri gabe. Enparangainen soroan lanean ari zirela nola hil zituzten zenbait herritar kontatzen omen zuen aitak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eli Agirre
- Data: 2012(e)ko ekainaren 18a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: AZP-092/012
- Kodifikatzailea: Eli Agirre
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerran hildakoak eta zauritutakoak
Transkripzioa
- Gerrie [...] zeoze...?
- Ez, ni gerrie, zaonien, nik hiru urte o eukiko nitun. Ni akordatzen naiz gure amak-eta esaten ziguela: "Etorri zaitezke aguro etxea, etxea etorri zaitezte azkar!". Hola, abioien-ta zea sentitzen zanin ta. Baiño bestela, ez naiz /enaiz/ akordatzen. Gero, lehenenguen, eskursiyuen jun giñenien, erakutsi zizkun Gernikako zea hoiek. Ze txikiziyo inda ta. Ba bai.
- Ta senide zaharrouek esanda o zeoze?
- E?
- Senide zaharrouek-eta kontauta o gerrako garaie...
- Bai, Antonio, anaie, eon zan urte... zazpi urtin eon zan hure, gerran. Bai.
- Inguru hartatiken jende asko jun zan?
- Eztakit nik zenbat jende jungo zan. Gure aittek esaten zun, zea, sorun ari zila´re nola hil zituen, ta eztakit ze ta jarduten zuen. Enparangainen ta.
- Enparangainen?
- Bai. Eta gurie Madril alde hortan eon zan. Zea, Antonio. Eta harek zazpi urte pasa zitun. Iye bate etxea etorri be. Han bazauden Alabierkuk o parientiek, eta haien etxea erretirauez, libratzen zanin. Bai, gogorra, gogorra. Ba hoixe!
- Ta ordun goseik zuek ez zenuten pasau.
- Ez. Ni ez naiz akordatzen zeakin. Oiñ zaharrouek gogun eukiko debe /eukikobe/, baiño, nik ez. Nik [horixe] dauket, umetako kontu horixe. Eta... Gero esan iten zituela eztk danak, baiño...
- Aitzie bakarrik.
- Bai, holaxe.
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!